
Euskadiko ETEentzako AA azelerazio programa – Gipuzkoa PTGaraian
2 February, 2026
PK Blue Industrial&Logistics, Pulsar Kreanen laguntzarekin, Euskadiko inbertitzaile logistiko handiena izango da
5 February, 2026
GARAIA Talentuaren Kudeaketa 2026 jardunaldi zikloari hasiera eman zaio GARAIA Parke Teknologikoan, enpresetan talentuaren kudeaketak dituen erronka nagusiak ikuspegi estrategikotik lantzeko helburuarekin. Ekimena Orekan Bizi eta Ngloba Strategyren laguntzarekin antolatu da, eta profesionalen arteko ezagutzaren trukea, konexioa eta berrikuntza sustatzea du xede.
Zikloaren lehen jardunaldia gaur egin da, “Estresa oztopo estrategiko gisa” izenburupean. Saioan, estresak pertsonengan, lan taldeetan eta erakundeen errendimenduan duen eragina aztertu da, baita nola bihur daitekeen enpresen estrategiarako muga garrantzitsu ere, behar bezala kudeatzen ez denean. Jardunaldiak ikuspegi praktiko eta aplikatua eskaini du, gaur egungo lan inguruneetan gero eta presenteagoa den errealitate bati erantzunez.
Otsailean zehar, lau jardunaldiz osatutako zikloak jarraipena izango du. Gaurkoan bezala, datozen jardunaldiek talentuaren kudeaketari lotutako erronka nagusien lanketan sakonduko dute:
- Otsailak 11 | Adinkeria eta emakumeen talentua enpresaren etorkizuneko motor bikoitza
- Otsailak 18 | Talentu seniorra eta alderantzizko mentorizazioa palanka estrategiko gisa
- Otsailak 25 | Nola kudeatu tentsioa sortzen duten elkarrizketak
Jardunaldi guztiak otsaileko asteazkenetan egingo dira, 9:00etatik 11:00etara, PTGaraian. Parte hartzea doakoa da eta interesa duten pertsona guztientzat irekia dago. Izen-ematea PTGaraiaren webgunean (https://www.ptgaraia.eus/eu/) egin daiteke.
GARAIA Parke Teknologikoak, berrikuntza eta ezagutzaren transferentziarako ekosistema gisa, jardunaldi ziklo honen bidez talentuaren kudeaketa enpresen estrategiaren erdigunean kokatzen lagundu nahi du, lurraldeko enpresa sarearen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin.







