GARAIA Talentuaren Kudeaketa 2024

Motivación y compromiso, las grandes deseadas – GTK 2024
30 December, 2023
Garaia Bat Gara 2024 – Batzar orokorra
1 January, 2024
Motivación y compromiso, las grandes deseadas – GTK 2024
30 December, 2023
Garaia Bat Gara 2024 – Batzar orokorra
1 January, 2024

GARAIA Talentuaren Kudeaketa 2024

  • Lekua PTGaraia
  • Antolatzailea PTGaraia & Orekan Bizi
  • Data Otsailaren 01, 08, 15, 22 eta 29
  • Ordua 09:00 - 11:00
  • Prezioa Dohainik

Garaia Parke Teknologikoa, ezagutza partekatzeko, profesionalak konektatzeko eta talentuaren kudeaketan berritzeko agertokia izango da berriro, eremu horretan dauden erronkei buruz hausnartzeko espazio bat eskainiz. Hemen 6 enpresa elkartuko dira, enpresetako egungo arazoei buruzko proposamenekin: ordainsarien kudeaketa, lan-osasuna, telelana, teknologiak, enpresetako harremanak, besteak beste.

Gizarteak eta enpresek etengabe egiten diete aurre gero eta ohikoagoak eta bizkorragoak diren aldaketei, baina aldaketa horietara arin eta seguru egokitzea ez da beti erraza eta agerikoa enpresa eta pertsonentzat. Aldaketak kudeatu egin behar dira, pertsonak erresistentziara, motibazioa galtzera edo blokeatzera eraman ditzaketen ondorio kaltegarriak minimizatzeko.

Hori guztia dela eta, Garaia Parke Teknologikoak enpresak hainbat arlotako adituekin harremanetan jartzeko gune bat irekitzen du, elkar ezagutu, eztabaidatu, hausnartu eta erronka berriei irtenbidea emateko modu berriak ikas ditzaten. Helburua talentua indartzea eta giza baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzeko tresna, ezagutza eta baliabide berritzaileak eta erabilgarriak eskaintzea da.

Otsaileko ostegun guztietan, goizeko 9:00etatik 11:00etara, jardunaldiak egingo dira, interesa duten guztientzat zabalik. Eskaintza gizarte osoari zuzenduta dago, oro har, taldean lan egiten duten pertsonei, giza baliabideen arduradunei, zuzendaritzei, erdi-mailako kargudunei eta publikoari edo hezkuntza-sektoreari begira lan egiten dutenei.

PROGRAMA

Jardunaldietan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da IZEN-EMATEA:

PTGaraia ekintzailetza, dibulgazio eta interkonexiorako gunea da. Dibulgazio- eta interkonexio-funtzioan, PTGaraia jakintza eta kezkak partekatzen diren lekua bilakatzen da. Premiak eta konponbideak, pertsonak, erakundeak eta profesionalak lotzeko aukera.

Edozein kontsulta egiteko: www.ptgaraia.eus// 943038846// ptgaraia@ptgaraia.eus

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.