
Aprobetxatu Googleren AA: Gemini eta NotebookLM tresnei buruzko ikastaro praktikoa
16 March, 2026
Webinar 5G: Integrated Sensing and Communication (ISAC)
24 March, 2026
Joan den ostiralean PTGaraian egin zen jardunaldiak eskualdeko enpresei Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresen lehiakortasuna indartzeko sustatzen dituen laguntza-ildo nagusiak gertutik ezagutzeko aukera eman zien.
Arrasateko GARAIA Parke Teknologikoko Udalaitz auditorioak lurralde osoko 70 enpresa hartu zituen, bereziki Debagoieneko enpresen presentzia nabarmenduz. Mota, tamaina eta jarduera-sektore askotako enpresek interesa agertu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatutako proposamenak Mondragunen aurkeztu zituen berrikuntzen inguruan.
Saioan parte hartu zuten Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatuak, Jon Gurrutxaga Berrikuntzako zuzendariak eta Amaia Arregi Ekonomia Sustapeneko zuzendariak. Hirurek programaren marko orokorra aurkeztu eta aurtengo laguntza-ildo nagusiak azaldu zituzten.
2026ko Laguntza Programak 32 milioi eurotik gorako aurrekontua du, eta Gipuzkoako enpresa-ehuna indartzera bideratutako 39 laguntza-ildoren bidez egituratzen da. Laguntzek hainbat esparru estrategiko hartzen dituzte barne, besteak beste: talentua eta prestakuntza, ekintzailetza, berrikuntza, digitalizazioa, enpresen lehiakortasuna, sustapen ekonomikoa eta ekonomia berdea.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako departamentuak harremanetarako helbide elektroniko bat jarri du enpresen eskura (diputatua_ekonomia@gipuzkoa.eus). Bertara jo ahal izango dute kontsultak egiteko edo laguntza hauei buruzko zalantzak argitzeko.
Horrelako ekimenen bidez, GARAIA Parke Teknologikoak erakundeen eta enpresen arteko topaguneak sustatzen jarraitzen du, informazio garrantzitsurako sarbidea erraztuz eta lurraldeko enpresa-ehunaren garapena bultzatuz.




