Garaia Parke Teknologikoak Komunikazio Gune berri bat ireki du eraikin nagusiko Itxaropena korridorean, atseden-gunean, parkeko enpresen eskura.
Garaia komunitateko enpresek gune hori kosturik gabe erabili ahal izango dute PTGaraiako erabiltzaileen eta bisitariei enpresaren jarduerari lotutako gertakari garrantzitsuenak jakinarazteko, kartel/poster informatibo/publizitate gisa.
Gunea erabili nahi duen enpresak garaia@ptgaraia.eus bidez jakinarazi beharko dio Garaiako taldeari.