Garaia Parke Teknologikoak KEIRETSU FORUM, nazioarteko inbertitzaile sarea, hartu du

Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna 2023
16 February, 2023
Jornada de ciberseguridad industrial: Diseña las redes para tu transformación digital
26 February, 2023

Garaia Parke Teknologikoak KEIRETSU FORUM, nazioarteko inbertitzaile sarea, hartu du

Keiretsu Forum inbertsio industrialeko II. Foroa, Business Angels inbertitzaile pribatuen nazioarteko sarerik handiena, Garaia Parke Teknologikoan izan da, MONDRAGON Korporazioarekin batera antolaturik, bere Sustapen Zentroaren bitartez.

Foroa, Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Sustapen Zentroko zuzendariaren eta Miquel Costa, Keiretsu Forum Spain elkarteko presidentearen interbentzioekin hasi da. Costak, jarraian egindago mahai mahai-ingurua moderatu du. Mahai-inguru horretan, bertaratutakoekin industria-dibertsifikazioan eta -inbertsioan, esperientzietan, aukeretan, zailtasunetan eta abarretan duten ezagutza partekatu dute.

Mahai-inguruko kideak:

  • Nerea Aranguren, Ideko zuzendari Nagusia
  • José Pérez Berdud, Fagor Automationeko CEO
  • José Javier Armendariz, CEO de CLAVE
  • Alberto Diaz Gonzalez, BEABLE CAPITALen bazkide sortzailea

Ondoren, inbertsio-foroa egin da, eta, bertan, Keiretsu Forumek eta MONDRAGON Sustapen Zentroko taldeak hautatutako zortzi start aurkeztu dira. Industria-mundutik hurbil dauden start-up-ak, edo industriari eta haren prozesuei aplika dakiekeen produktu/teknologia dutenak.