GARAIA komunitateko 30 bat enpresa bildu dira laugarren urtez jarraian, parkeko batzar nagusian, GARAIA BAT GARAn, eta lehen aldiz Pandemiak eragindako murrizketarik gabe.
Garaia Bat Gara batzarrak 3 helburu ditu: komunitateko enpresak konektatzea, lankidetza sarea sendotzen jarraitu eta sinergiak sortzeko aukera izan dezaten, enpresentzat eskuragarri dauden jarduera, proiektu eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea eta enpresen feedbacka jasotzea, beren behar eta erronkekin, Garaia Parke Teknologikoa egokitu ahal izateko, zerbitzuak garatzen jarraitzeko eta komunitatearen eskaeren neurriko erantzunak eskaintzeko.
Idurre Albizuk 2022ko ekitaldiko gertakari eta datu nagusiak laburbildu ditu, parkeko lau jardun-eremuei dagokienez:
Hitzorduan, hasi berri dugun 2023ko ekitaldi berrirako finkatutako erronka berrien berri eman da, ekintzailetzarekin, berrikuntzarekin, teknologiarekin – STEMekin eta talentuaren kudeaketarekin lotutako ekitaldien egutegiko jarduerak azpimarratuz.
Egiaztatu ahal izan da parkea komunitate bizi eta dinamikoa dela, bertan kokatutako enpresen jarduera garatzeko eta hazteko aukera emango dieten balio erantsiko zerbitzuak eskainiz.
Enpresen iradokizunak, eskaerak eta feedbacka jasota, batzar honi amaiera eman zaio 2023ko ekitaldi osoari begira, 2024ko urtarrilera arte konponbide berriak emateko.