Garaia Parke Teknologikoak CSN Finantza Kooperatibaren bisita jaso du

Enpresetan espezializatutako Asevalia aseguru-artekaritza Coinbroker Euskadin sartu da
15 December, 2022
Eraldatzaile, aprende a liderar empresas que motivan y generan implicación
16 December, 2022

Garaia Parke Teknologikoak CSN Finantza Kooperatibaren bisita jaso du

Cooperativa Financiera Mexicana CSN enpresako Zuzendarien Batzordeak Garaia Parke Teknologikoa bisitatu du, MONDRAGONeko ingurune kooperatibora hurbiltzeko helburuarekin. MONDRAGON Korporazioko Ander Etxebarriak lagundu die 4 eguneko egonaldian, gobernagarritasunari, arriskuei, trebakuntzari, berrikuntzari, gizarte-erantzukizunari eta abarri buruzko esperientziak eta kooperatiben jardunbide egokiak trukatzeko.

GARAIA komunitateko Galbaian enpresa ezagutu ahal izan dute. Bertan, Ismael Igartua zuzendari nagusiak eredu kooperatiboaz eta Jabetza Intelektualaren garrantziaz hitz egin die. Era berean, parkeko hainbat gune bisitatu ahal izan dituzte Idurre Albizuren eskutik, jarduera eta ekosistema berritzailea ulertzeko asmoz.

CSN Mexikoko aurrezki, mailegu eta inbertsiorako Finantza Kooperatiba bat da, herrialdeko garrantzitsuenetako bat, eta, zehazki, sailkapeneko zazpigarren postuan dago. 49 urteko ibilbidea du, 167.000 bazkide baino gehiago eta 36 sukurtsal ditu.