Martxoaren 22an, Almen guneko Arizmendi Ikastolako bigarren batxilergoko teknologia ibilbideko ikasleak, Garaia Parke Teknologikoa eta bertako enpresa eta profesionalak gertutik ezagutzera etorri ziren.
Roganet, Dualia, Iruña Tecnologías eta Saiolan enpresetako profesionalek beraien ibilbide eta jarduna ezagutzera eman zieten gertutik, hurrengo urtera begira ikasleen ibilbide profesionalaren aukeraketan orientatzeko eta zalantzak argitzeko helburuarekin.
Garaia Parke Teknologikoa enpresa, gizartea, hezkuntza eta eragile publikoak batzen dituen espazio irekia da, edonor gerturatu daiteke bertako kultura ekintzailea eta berritzailea ezagutzera eta bertan kokapena aurkitzera. Ezagutza partekatzeko, kultura ekintzaile eta berritzailea hedatzeko hainbat ekintza antolatzen ditugu urtean zehar. Ziur gaude gizartearen eta eragile ekonomikoen arteko hartu-emanetatik aukera eta sinergia berriak sor daitezkela eta kultura sustatzen jarraitu behar dugula.