Garaia Parke Teknologikoak “Erronka bat hilero” proiektua jarri du abian, 2023 urte osoan zehar bere komunitateak ingurumenarekiko duen kontzientzia eta konpromisoa areagotzeko eta, horrela, Parke eraginkorragoa eta iraunkorragoa ahalbidetuko duten ekintzak aktibatzeko.
2023ko hile guztietan, hainbat gai jorratuko dira, hala nola elektrizitatearen eta uraren kontsumoa, hondakinak… eta Garaia komunitatearen ohiturak aldatzen saiatzeko aholkuak proposatuko dira.
Parke iraunkorragoa lortzeko lan egingo dugu, Garaia Parke Teknologikoa guztiok garelako.
MAIATZA
– ZABORRA GUTXITU, ZABORRA SAILKATU –
APIRILA
– AIRE EGOKITUA ARDURAZ ERABILI –
MARTXOA
– EDUKIONTZI HORIRA POLTSARIK EZ –
OTSAILA
– MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU –
URTARRILA
– ITZALI ARGIA –