PTGARAIAk, 2 urteko pandemiaren ondoren,
pertsonengan fokua jartzen jarraitzen du, haien segurtasunean eta ongizatean,
bihotz geldialdi baten aurrean jarduteko gai diren pertsona komunitate bat
sortzeko ekimen honekin.
“PTGARAIA
kardio-babestutako gunea”-k desfibriladorearen erabileran trebatu dituen
pertsona komunitate bat sortu du, errealitate birtualaren laguntzarekin. Formakuntza
saioak Parke Teknologikoari lotutako bi enpresen parte-hartzea izan du. Alde batetik,
Bexen Cardio-ren kolaborazio eta teknologia eduki du eta bestetik,
Teknodidaktikako irakasle eta metodologia.
Proposamenak harrera
positiboa izan du, eskaintzen ziren plazak agortuz. Hamar pertsonako bi taldek
jaso du formazioa PTGaraiako instalakuntzetan errealitate birtualen
betaurrekoak erabiliz.
Boluntarioek, eduki
teorikoaren lehen zatiaren ondoren, bihotz geldialdia suspertzeko kasu praktiko
baten murgildu dira. Errealitate birtualak simulazioa erraztu du,
bihotz-istripu bat gerta daitekeen benetako giro eta egoerak birsortuz;
aireportuan, kalean, lan-espaziotan… Era horretan, simulaziozko
larrialdi-egoera kudeatu behar izan dute, ikastaroaren zati teorikoan ikasitakoa
praktikara eramanez, erreakzio-denborak lehenetsiz eta jarduna ahalik eta
lasaitasun handienarekin egiten saiatuz.
Parte-hartzaile
batzuen esanetan, “simulazio bat den arren, errealitate birtualaren ondorioz,
egoerara murgiltzen zara, urduritasuna eta estresa areagotzen baititu, ia
benetakoa balitz bezala…”. “Uste duguna baino maizago gertatzen diren egoeretan
erreakzionatzeko gai izateko beharrezko prestakuntza da”.
Gainera, ikastaroan
parte hartu duten pertsonek Bexen Cardio enpresaren online plataforma batera
sartzeko aukera izango dute. Plataforma horretan, prestakuntzaren inguruan
landutako gaien informazio eguneratua izango dute.
PTGARAIA gune kardio-babestutako
bihurtzeko proiektuaren buru izanda, eskerrak eman nahi dizkio ikastarora
borondatez joan diren hainbat profil eta sektoretako boluntario guztiei.