
Coinbroker Euskadi da la bienvenida a las nuevas incorporaciones
9 April, 2025
Nola egin aurkezpenak adimen artifizialarekin?
10 April, 2025
Apirilaren 8an, asteartea, “Debagoieneko enpresa topaketa – Aukerak eta esperientziak” izeneko ekitaldia ospatu zen Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako instalazioetan, Debagoieneko Mankomunitateak eta Enpresarek antolatua.
GARAIA Parke Teknologikoak parte-hartze nabarmena izan zuen jardunaldian, Idurre Albizu moderatzaile gisa aritu baitzen kasu praktikoen mahai-inguruan. Espazio honetan, Tornillería Deba, Filber, Gehiber eta Zerbimek enpresetako ordezkariek hartu zuten parte, eta Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen dituen laguntza-programen bidez garatutako proiektuei buruzko esperientziak partekatu zituzten.
Tornillería Debako Eukene Urzelaik salmenta-lanerako euskarri-materialak HAZINNOVA programaren bidez nola garatu ahal izan dituzten azaldu zuen. Filberreko Ion Larrañagak Txekintek proiektuaren emaitzak aurkeztu zituen; erronka bat gainditzeko lagundu zien, presio handiko motobonba baten fabrikazioarekin lotuta. Zerbimeken kasua Alain Viviasek aurkeztu zuen: Lerrokatuz laguntzaren bidez, antolakuntzako pertsonen ongizate-egoeraren azterketa abiatu ahal izan zuen. Azkenik, Gehiberreko Iosu Reparazek datu bilketarako sistema bat ETE Digitala programaren bidez nola jarri duten martxan azaldu zuen, kudeaketa-sistema hobetzeko eta, horrela, produkzioaren efizientzia handitzeko.
Topaketaren helburu nagusia Debagoieneko Mankomunitateak bailarako enpresa-sarearen eskura jartzen dituen zerbitzuak ezagutaraztea izan zen, enpresen lehiakortasuna hobetzeko tresna eraginkor gisa duten garrantzia azpimarratuz. Era berean, tokiko eragileekin sarean lan egitearen garrantzia nabarmendu zen, hala nola Enpresare, Mankomunitatea bera eta GARAIA Parke Teknologikoa.
PTGaraiatik Debagoieneko enpresa-ekosistemarekin lankidetzan jarraitzen dugu, konektatzeko eta ezagutza partekatzeko espazioak erraztuz.




