
PTGaraiak Arrasateko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatu ditu Telekomunikazioen Egunean
21 May, 2025
IKERLANek 33 M €-ko diru sarrerak lortu ditu, erdia baino gehiago enpresekin egindako I+G proiektuetatik datoz
23 May, 2025

Ekainaren 3an, Debagoiena euskal ekintzailetzaren epizentroa izango da berriro, ekosistema enpresarial eta berritzailea indartzea helburu duen topaketa batekin.
Hurrengo ekainaren 3an, GARAIA Parke Teknologikoak startup-ak, inbertitzaileak eta erakundeak bilduko ditu GARAIA INVESTORS 2025 ekitaldian. Topaketa erreferente bihurtu da ekintzailetza eta inbertsioaren arloan, Debagoienako lankidetza sare sendo bati esker. Jardunaldia Mondragon Enpresagintza, Mondragon Ventures, Ikerlan, Galbaian, Gaztenpresa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta A+G Consultoreekin lankidetzan antolatu da.
Ekitaldiaren helburu nagusia berrikuntza-proiektu enpresarialen garapena sustatzea da, startup-en, inbertitzaileen eta ekintzailetza-ekosistemako eragileen arteko harreman zuzenaren bidez. GARAIA INVESTORS 2025 ekitaldiak networking-a, finantzaketa bilaketa eta ekimen berrien aurkezpena ahalbidetuko dituen espazioa eskainiko du, tokiko eta eskualdeko enpresa-sarea biziberritzeko asmoz.
Ekintzaileak, inbertitzaileak, unibertsitatea, zentro teknologikoak eta erakunde publikoetako ordezkariak bertaratzekoak dira, eta startup-ek “pitch” formatuan aurkeztuko dituzten proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
Pitch onenaren saria eta gehiago
Aurreko edizioetan bezala, publikoaren saria emango zaio pitch onenari. Tradizio honek ekintzaile-talentua aitortzen du eta parte-hartzaileen inplikazioa bultzatzen du. Saria honakoa izango da:
- A+G Consultoreen “Kudeaketagintza” beka:
- 6 hilabetez, ETEen kudeaketan esperientzia duen profesional bat proiektura atxikita egongo da, guztira 12 orduz.
- Galbaian-en “SOKALAGUN” laguntza:
- 15 orduko aholkularitza jabetza industrial eta intelektualean, proiektuaren beharretara egokitua: PI estrategien diseinua, patentagarritasunaren azterketa, lizentzia-kontratuak, eta abar.
- PTGaraia Coworking gunean urtebeteko lan-espazioa
- PTGaraia-ren webgunean, sare sozialetan eta newsletterrean zabaldutako erreportajea
Berrikuntza gisa, ekintzaile guztiek parte hartu ahal izango dute A+G Consultoreekin batera egingo den kudeaketa ekonomiko-finantzario praktikoaren tailer batean.
Topaketa hau Debagoienako garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko estrategiaren parte da, finantza- eta berrikuntza-tresnen bidez, betiere enpresa jasangarrien balioekin, lurraldeari lotuak eta lanpostu duinak sortuz.
Ekitaldian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago maiatzaren 30era arte.





