GARAIA Parke Teknologikoa Avilés Parke Zientifiko Teknologikora – Isla de la Innovacion bisitan

Frantziako TOURra Euskadi eta Arrasaten: mugikortasunean eragina
16 June, 2023
Garaia Innova. XXXVII
30 June, 2023
Frantziako TOURra Euskadi eta Arrasaten: mugikortasunean eragina
16 June, 2023
Garaia Innova. XXXVII
30 June, 2023

GARAIA Parke Teknologikoa Avilés Parke Zientifiko Teknologikora – Isla de la Innovacion bisitan

Enpresa-ekosistema desberdinen artean sinergiak eta loturak sortzeko, GARAIA Parke Teknologikoak, bere komunitateko hainbat ordezkarirekin batera, Avilés Parke Zientifiko Teknologikoa – Isla de la Innovación bisitatu du, Espainiako Parke Teknologikoen Elkartearen (APTE) senidetzeko programaren barruan.

Bisita horretan, Garaia komunitateko Roganet, Diseimedia, Mikros eta Onenpro enpresek eta PTGARAIKO kudeaketa-taldeak IDONIALen Altzairuaren Zentro Teknologikoa eta Manzana del Acero ezagutu ahal izan dituzte. Ikerlanek parte hartu zuen proiektu horretan, eta IDEKO ere partaide da.

PCTAvilésen lan-eremuak eta berrikuntza-eredua ezagutu ondoren, PTGaraiako enpresek eta PCTAviléseko, Girol Consulting, Trelia Data, Solucpro, Codefuente eta Plan B enpresek bi aldeen arteko topaketak egin dituzte, elkar hobeto ezagutzeko eta lankidetza-espazioak eta identifikatzeko.

“Oso interesgarria iruditzen zaigu PTGARAIAk beste enpresa eta beste ingurune batzuetetako parke batzuk ezagutzeko eskaintzen duen aukera. Beste errealitate eta negozio-eredu batzuk ezagutzea lagungarria da hobetzeko, eta inoiz ez dakigu non egon daitezkeen sinergia berriak.”- Diseimedia

Irailean, beste topaketa birtual bat egingo da Garaia Topagune Teknologikoa programaren barruan, eta, urriaren amaieran, PCTAviléseko ordezkariek eta haien enpresetako ordezkariek PTGaraiako instalazioak bisitatuko dituzte.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.