Garaia CERN teknologien erabilpena gerturatuko die enpresei.

Garaia-Lan, ekintzailetza sustatzeko eredu berri bat (E3).
8 October, 2019
Fagor Arrasate, Koniker eta Ikerlan beraien lankidetza indartu dute.
16 October, 2019

Garaia CERN teknologien erabilpena gerturatuko die enpresei.

Datorren urriaren 22an, asteartean, GARAIA Parke Teknologikoan, jardunaldi ireki bat egingo da, CERN (European Organization for Nuclear Research) teknologien erabilera hurbiltzeko eta bideratzeko helburuarekin, enpresa jarduera berriak azeleratzeko.

Ekitaldian INEUSTAR-Pioneers programa aurkeztuko da, horren helburua izanik, SPRIren eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoan industri jarduera berriak sustatzea eta laguntzea, CERN teknologien bitartez, izan ere, teknologia horiek sektore eta aplikazio ugaritara transferitu daitezke oso modu errazean.

Jardunaldian programaren ezaugarri nagusiak erakutsiko dira, eta ekimen berriak aurkezteko gidalerroak emango dira. Halaber, eskuragarri dauden CERN tresnak eta teknologiak erakutsiko dira. Halaber, parte hartzaileek aukera izango dute programan jardun duten eta horretan diharduten enpresetako arduradunekin interakzioan aritzeko, baita ekimenaren koordinatzaileekin ere: CERN, INEUSTAR eta BIC Araba

Egitasmoa aurkezteko, CERNeko teknikariek zein INEUSTAReko eta Euskadiko BICetako langileek parte hartu eta teknikoki lagunduko dute. Gai zerrenda hemen deskargatu daiteke gai zerrenda.

Jardunaldia oso interesgarria izango da ekintzaileentzat, I+G zein enpresa dibertsifikazioko departamentuetako arduradunentzat, enpresa berri bat sortu nahi duten ikasle zein gazte tituludunentzat, arazo tekniko jakin bat konpondu nahi duten Start-Upentzat…

Ekitaldia irekia izango da publiko guztientzat, eta guztiz doakoa izango da. Joateko, aurrez izena eman behar da, esteka honen bitartez: izena emateko esteka.