GARAIA BAT GARA batzar orokorra ospatu da

Barnetegi Teknologikoa: Adimen Artifiziala Sortzailea Giza baliabideetan
28 January, 2025
Revoluciona la INNOVACIÓN: CREATIVIDAD con IA
30 January, 2025
Barnetegi Teknologikoa: Adimen Artifiziala Sortzailea Giza baliabideetan
28 January, 2025
Revoluciona la INNOVACIÓN: CREATIVIDAD con IA
30 January, 2025

GARAIA BAT GARA batzar orokorra ospatu da

GARAIA BAT GARA ekimena izan da GARAIA Parke Teknologikoan, parkeko enpresa komunitatea osatzen duten enpresen batzar orokorra.

Parke teknologikoko enpresetako ordezkariak bildu dira aste hontan, non Olatz Imaz PTGaraiako lehendakariak egin die harrera. Aurtengo edizioan, Maider Morras Arrasateko alkatearen parte hartzea izan da baita eta Arrasateko Udaleko gobernu plana aurkeztu du.

Topaketa honen helburuak komunitateko enpresak konektatzea, parkeko berriak zuzenean ezagutzea eta sinergiak sortzea da; enpresek jarduera, proiektu eta zerbituei buruzko informazioa eskuratzea, feedback-a jasotzea, honen bidez Parkea garatzen jarraitzeko eta enpresen neurrirako soluzioak eskaintzeko pistak izatea.

Idurre Albizuk, Garaia Parke Teknologikoko Garapen eta Komunikazio arduradunak, 2024ko ekitaldiko gertakari nagusiak laburbildu ditu:

  • 9 enpresa gehitu dira 2024ean PTGaraiara
  • ADI Data Center Euskadiren eraikin berriaren salerosketa izan zen 2024aren bukaeran eta 2025ean eraikitzen hasiko da
  • Elkar-Lan S.Coop eta GARAIA Parke Teknologikoaren arteko kolaborazioa sinatu zen
  • GARAIA Parke Teknologikoak elkarlanak, sinergiak, talentua, inbertsioa, ZTIM bokazioak, enpresa osasungarria… sustatzen jarraitzen du antolatzen dituen ekitaldien bitartez.

Enpresen gomendio, eskaerak eta feedback-a jasota, amaitutzat eman da batzarra, 2025era begira jarriz, soluzio eta ekarpen berriak martxan jartzeko.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.