Garaia Bat Gara 2022, PTGaraiako Batzar Orokorra

Garaia Innova. XXX
3 February, 2022
MONDRAGONek itzulpen-prozesuen kudeaketan aditua den Berba Translations startup-ean inbertitu du
10 February, 2022

Garaia Bat Gara 2022, PTGaraiako Batzar Orokorra

Urtero egiten duen bezala, PTGaraiako komunitatea Garaia Bat Gara Batzar Orokorrean batu da.

PTGaraiako kideek Mikel Alvarez lehendakariarekin batera, parkearen gaur egungo egoeraren inguruan hausnartu eta etorkizunera begira etorriko diren erronkak mahaigaineratu dituzte. Bestalde, Lehendakariak Covid-19aren gaiari heldu dio zuhurtzia mezua emanez, izan ere, egoerak hobera egingo duen arren, Covid-19a gelditzeko etorri delako.

Jarraian, Idurre Albizuk hitza hartu du, 2021 urtearen balantzea eginez eta 2022ko proiektuak ezagutzera emanez.

Idurre Albizu: ”2021.urtea ona izan da PTGaraiarentzat, Garaian dauden enpresentzat ona izan den neurrian. PTGaraia komunikatea hazi ahala hazten da”.

2021ean PTGaraiak hamabi enpresa berri gehitu ditu, batzuk bulegoetan eta Coworking espazioetan eta beste batzuk Bulego Birtual zerbitzuarekin. Guztira, urte bukaerarako, 65 dira komunitatearen kide.

Parkeak espazio jasangarri bat izaten jarraitzeko apustua ere egin du, 94 plaka-fotovoltaiko eraikineko teilatuan kokatuz. 450 m2 plaka, eraikinek eremu komunetan duten energia-kontsumoaren % 31 jasaten lagunduko dutenak.

PTGaraiak inbertsio handia egin du enpresen espazio hibridoen eta ziurren eskaerari erantzuten. Bilera gela guztiak behar horietara egokitu ditu, enpresei, inoiz baino beharrezkoagoa den zerbitzu bat emateko.

2022ak ekarriko dituen erronkei begira, PTGaraiak inbertsioaren eta ekintzailetzarako laguntzaren aldeko apustuari eutsiko dio, Parkea Teknologikoa, ekintzailetza eta berrikuntzarako lurralde gisa garatzen jarraitzeko aukera eta zerbitzu berriak eskainiz.