Garaia Debagoienako gizarteari bere ateak zabalduk dizkio.

Fagor Arrasate, Koniker eta Ikerlan beraien lankidetza indartu dute.
16 October, 2019
Euskadiko berrikuntza-ekosistema indartuko duen hitzarmena.
31 October, 2019

Garaia Debagoienako gizarteari bere ateak zabalduk dizkio.

Datorren azaroaren 9 an Zientzia eta Teknologiaren astea dela eta Garaia Parke Teknologikoa Ate Irekien jardunaldia ospatuko du gizarteari bertako egunerokotasuna eta enpresen teknologiak ezagutzera emateko helburuarekin.

Azaroak Garaia Parke Teknologikoaren egutegiko jarduera garrantzitsuenetako bat ekarri ohi du. Egunotan Zientzia eta Teknologiaren Astea egiten da, eta Arrasateko Parke Teknologikoa, beste urte batez, plazer handiz egingo horrekin bat.

Horregatik guztiagatik, datorren azaroaren 9an, Garaia Parke Teknologikoak ate irekien jardunaldi bat egingo du, Arrasateko zein Debagoieneko gizarte guztiak hurbildu eta parkeko enpresak ezagutu ahal izan ditzan, eta gaur egun diziplina desberdinetan aplikatzen diren teknologiekin esperimentatu.

Goizeko 10:30ean irekiko da esparrua,  eta 11:000etatik aurrera ez da ezer faltako parkeko enpresekin batera antolatzen den ekitaldian. Etxeko gaztetxoentzat, halaber, puzgarriak, marrazketa tailerrak, Legogunea eta beste hainbat gauza ere egongo dira. Teknologiaren eremuari lotutako zenbait jarduera antolatu dira publiko guztientzat (3D inprimaketa, Errealitate birtuala eta Robot Humanoide bat).

Talde txikietan, 11:15etik 12:00etara bitartean, bisita gidatua egingo da parkeko zenbait enpresatan barrena, eta euren ateak ireki eta zer egiten duten eta beste bitxikeria batzuk kontatuko dizkigute. Gainera, aurtengoan, mikrobus bat izango dugu, parkeko goialdeko instalazioak bisitatzeko eta LKS Ikerlan eta Edertek eraikinak ikusteko.

Aldi berean, XXI. mendeko gizartean adinekoak ahalduntzeari buruzko gogoeta egin nahi dutenentzat, hitzaldi batera joan ahal izango gara, “Adineko liderrak gizartearentzat” izenburupean, halaber Garaian kokatuta dagoen BiziPoz enpresaren eskutik. (Jardunaldian parte hartzeko ez da beharrezkoa izen ematea).

Eta, amaitzeko, zozketak egingo ditugu, eta luntx bat, parkeko kideen eta bisitan etorritakoen artean esperientzia partekatzeko.