
APTE llevará al DES2023 su programa de aceleración de startups y la plataforma tecnológica que revoluciona el sector
14 June, 2023
GARAIA Parke Teknologikoa Avilés Parke Zientifiko Teknologikora – Isla de la Innovacion bisitan
16 June, 2023
Euskadik uztailaren 1, 2 eta 3an Frantziako Tourraren irteera hartuko du eta bere igarotzeak milaka pertsona eta ibilgailu mobilizatuko ditu, mugikortasunean afekzio garrantzitsuak eragingo dutenak.
Trafikoaren gaineko eragin orokorrak hiru egun horietako 08:00etatik 18:00etara luzatuko dira gutxienez, lasterketa igarotzen den tokietatik eta beren inguruneetatik. Horregatik, herritarrei eta enpresei eskatzen zaie behar besteko aurrerapenaz antola ditzatela egun horietan egingo dituzten joan-etorriak eta jarduerak.
Tourra uztailaren 2an iritsiko da Arrasatera. Errepideak 10:15ean itxiko dira. Publizitate karabana 11:30ean igaroko da. Lasterketa eta pelotoia 13:15ean. Antolakuntza hasiko da goizeko 09:30etik aurrera.
Goizaldetik langileek lanean jardungo dute prestaketa lanak egiten, ibilbideak eskatzen dituen zehaztasunak eta beharrak asetzen.
Halaber, Le Grand Départ-en webgunean (http://www.letour.euskadi.eus) afekzio guztiak, aholku praktikoen gida bat, Euskadiko trafikoaren webgunerako sarbide zuzena eta hiru etapei buruzko informazio zehatza kontsulta daitezke. Waze aplikazioan ere ezagutu daitezke afekzio horiek.
Gomendio orokor gisa, uztailaren 1, 2 eta 3an garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.