
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza eta Kirol Fakultateek eta COLCAFYDk adierazpen bateratua sinatu dute haurtzaroan diziplina anitzeko jardunaren alde eta kirol-espezializazio goiztiarraren aurka
23 February, 2026
4. Jornada GTK: Cómo afrontar conversaciones que queman
25 February, 2026
FIRST LEGO League Euskadi torneoa larunbat honetan, otsailak 28, egingo da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen aldi berean. Euskadiko 68 ikastetxetako 205 taldek (120 taldek Challenge kategorian eta 85 taldek Explore kategorian) hartuko dute parte torneoan. Hala, aurtengo erronkari (UNEARTHED, arkeologiarekin lotuta) erantzuteko garatu duten berrikuntza-proiektua eta programatu duten robota aurkeztuko dituzte, eta proiektuan txertatutako balioen agerraldi bat egingo dute.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da FLL Euskadi hezkuntza-programa honen antolatzailea, Deustoko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Aurten, guztira, 3.400 ikasle aritu dira programan, sei hilabetetan buru-belarri beren proiektua eta robota lantzen.
Hitzorduan Opengune eremuak ere izango dira, familientzat eta bertaratzen direnentzat, hainbat jarduera eta baliabiderekin: erakusmahaiak, droneen erakustaldiak eta bestelako jarduera ludikoak, 3D inprimagailuak eta arkeologiarekin lotutako tailerrak, hori baita aurtengo erronka.
Sari-banaketa ekitaldian, 14:00etik aurrera, egoitzaren arabera, jakinaraziko da zein izan diren talde irabazleak. Challenge kategoriako bederatzi talde (10 eta 16 urte arteko ikasleak) sailkatuko dira Espainiako finalerako. Apirilaren 11n, larunbatez, Burgosen, izango da final hori. Nazioarteko finala, berriz, Houstonen izango da 2026ko apirilaren 29tik maiatzaren 2ra. Euskadiko torneoa estatuko handiena da partaideen kopururi dagokionez.




