I. MODULOA: Finantza kontabilitateare printzipioak eta oinarriak

Lan-absentzismoa enpresan jorratzeko modu berriak
24 December, 2025
PTGARAIA – PCTCAN Enpresa Topaketa
24 December, 2025
Lan-absentzismoa enpresan jorratzeko modu berriak
24 December, 2025
PTGARAIA – PCTCAN Enpresa Topaketa
24 December, 2025

I. MODULOA: Finantza kontabilitateare printzipioak eta oinarriak

  • Lekua PTGaraia
  • Antolatzailea Cámara Gipuzkoa
  • Data 2026/10/07
  • Ordua 9:00-14:00/14:30-17:30
  • Prezioa Programa osoan izena ematea doakoa izango da. Modulu solteetan izena ematearen prezioa 150 €/modulua izango da.

Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiek emaitza ekonomiko-finantzarioen gaineko erantzukizuna dute. Horregatik, ezinbestekoa da zuzendaritza-ardurak dituzten pertsonek prestakuntza integrala izatea, finantza-oinarri sendoa eskuratzeko eta hartzen dituzten erabakiek emaitzen kontuan izango duten eragina ulertzeko.

Programa honen helburua da zuzendaritza-erantzukizuna duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri sendoa eskaintzea, finantza-ikuspegitik erabakiak hartzeko gaitasuna indartuz. Horretarako, honako hauek landuko dira:

  • Ekonomia- eta finantza-oinarriak erabiltzen ikastea eta hartutako erabakien ondorio finantzarioak ezagutzea.
  • Finantza-zuzendaritzak erabiltzen duen informazioa eta aldagai nagusiak sakontzea.
  • Finantza-informazioa interpretatzeko, egoerak aztertzeko eta diagnostikatzeko beharrezko datuak aztertzen ikastea.
  • Inbertsio-proiektuak finantza-ikuspegitik ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko.
  • Bere arlo edo dibisioaren kudeaketa operatiboa finantza-irizpideen arabera optimizatzea.
  • Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea.

Programa

  • Kontabilitatearen oinarriak eta printzipioak: definizioak eta oinarrizko kontzeptuak.
  • Kontu-plana: definizioak, egitura eta taldeak.
  • Kontabilitate-definizioak eta haien arteko harremanak.
  • Kontabilitate-egitateen erregistroa: partida bikoitzaren printzipioa.
  • Kontabilitate-euskarriak: Egunkaria eta Nagusia.
  • Egoera-balantzea: kontzeptua eta egitura.
    • Egoera-balantzearen antolaketa.
    • Ondare-masak.
    • Aktibo ez-korrontea eta aktibo korrontea.
    • Ondare garbia.
    • Kanpo-finantzaketa: pasibo ez-korrontea eta pasibo korrontea.
  • Galera eta Irabazien Kontua: kontzeptua eta osagaiak.
    • Gastuak eta diru-sarrerak.
    • Emaitza motak.
  • Diru-fluxuen egoera.
  • Ondare garbiaren aldaketen egoera.
  • Kasu praktikoak.

Programa osoan parte hartzen duten pertsonek banakako laguntza- eta jarraipen-saioak izateko aukera izango dute.

Hizlaria

Sergi Bardají

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, eta IESE (Nafarroako Unibertsitatea) erakundean PDD programa egina. SBFARMACONSULTORES enpresako zuzendaria da. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europako hainbat herrialdetan eta Israelen lan egin du. Nazioarteko Kontabilitate Arauetan (IFRS) ezagutza eguneratua du. Arrakastaz jardun du zuzendari, finantza-zuzendari eta controller gisa hainbat sektoretan, besteak beste metalgintzan, zementuan, argiztapenean eta retail sektorean.

Prezioa

Programa osoan izena ematea doakoa izango da, Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketari esker.

Modulu solteetan izena ematearen prezioa 150 €/modulua izango da.

(Programa hasi baino 5 eta 1 egun lehenago egindako ezeztapenetan matrikularen %30 atxikiko da; eta programa hasten den egunean bertan egindako ezeztapenetan, %100.)

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.