Finantza Foroa GARAIA Parke Teknologikoan

ChatGPT: Interneteko iraultzarik berriena
3 November, 2023
Gabon Jaia 2023
12 November, 2023
ChatGPT: Interneteko iraultzarik berriena
3 November, 2023
Gabon Jaia 2023
12 November, 2023

Finantza Foroa GARAIA Parke Teknologikoan

Finantza Foroa ospatu da GARAIA Parke Teknologikoan. Enpresa ezberdinetako pertsonak bildu ziren, ‘Finantzak enpresa matrizetik haratago’ gaiari buruz gogoeta egiteko.

Jardunaldia ‘Finantza-kultura jasangarriaren eredurantz aurrera eginez’ hitzaldiarekin hasi zen, Olatz Imaz MONDRAGONeko Finantza Gestioko zuzendariaren eskutik.

Ondoren, Oskar Goitiak, MONDRAGON INTERNACIONALeko Lehendakariak, MONDRAGONen eta bere kooperatiben nazioarteko presentziaz mintzatu zuen.

Oriol Carreras, CAIXABANKeko Ekonomialari Seniorrak eta Plangintza Estrategikoaren eta Azterlanen arduradunak, 2024rako aurreikuspen makroekonomikoak eskaini zituen.

Roberto Leonek, ALANTRAko Bazkide Zuzendariak, nazioarteko finantzaketari buruzko ezagutzak partekatu zituen.

Ondoren, mahai-inguruei ekin zioten. Bertan, kooperatiba ezberdinetako Finantza Zuzendariek parte hartu zuten, hala nola Marta Amok (BATZ), Olatz Muruamendiarazek (COPRECI) eta Iker Arostegik (DANOBAT). Ana Saez eta Sara Galino (MONDRAGON) filialetako finantza-arduradunen laguntza izan zuten.

Jardunaldia amaitu aurretik, Luis Galindo Nazioarteko Hizlari Motibazionalak ‘Elkarrekin ilusiozko etorkizuna eraikitzen jarraitzea’ izeneko hitzaldia eskaini zuen.

Azkenik, Iñigo Ucinek, MONDRAGONeko lehendakariak, jardunaldiari amaiera eman zion.

Iturria: TULankide

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.