Garaia Parke Teknologikoak Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) ETEentzako 2023 laguntza-plana aurkezteko jardunaldia egin du. Bertan, euskal enpresei egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen laguntzeko programen eta aurrekontuen berri eman da.
Aurrez aurreko jardunaldia Udalaitz Auditorioan izan da, eta honako hauek parte hartu dute: Amaia Martinez, SPRIko teknologia-arduradunak; Josu Ocariz, SPRIko Berrikuntzako zuzendariak; Imanol Cuétara, SPRIko Ekintzailetzako arduradunak; Yolanda Mariscal, SPRIko Transformazio Digitalaren arloko kideak; Ismael Aranda, EEEko energia-eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren arloko arduradunak, eta Maite Subinas, SPRIko Enpresa Zerbitzuen arduradunak.
Aurten, 2023. urtean, laguntza-plana 83 programak eta zerbitzuk osatzen dute, 12 esparrutan: I+G teknologia, berrikuntza, ekintzailetza, eraldaketa digitala, industria-garapena, trantsizio energetikoa, nazioartekotzea, landa- eta itsasertz-eremuko ekonomia, lehen sektoreko ETEak, elikagai-industria, bioekonomia eta ekonomia zirkularra eta ingurumena.
Online katalogoa hemen eskuragarri.