Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana 

KREANek ADAGIO proiektuan parte hartzen du, AAren aukerak aztertzeko
3 January, 2024
Nuevo centro formativo Teknodidaktika en Olaberria
26 January, 2024
KREANek ADAGIO proiektuan parte hartzen du, AAren aukerak aztertzeko
3 January, 2024
Nuevo centro formativo Teknodidaktika en Olaberria
26 January, 2024

Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana 

  • Enpresek laguntzen katalogo xehatua izango dute aldez aurretik, programa bakoitzari dagokion dokumentazioa prestatu ahal izateko
  • Planaren aurrekontuaren % 49,3k I+G+B ekimenak lehenesten ditu, % 30ek deskarbonizazioa, eta inbertsio berrietarako, enplegua sortzeko eta nazioartekotzeko laguntzak ere aurreikusten ditu
  • Indartu egin dira landa-eremuen eta itsasertzaren garapen ekonomikoari laguntzeko ekimenak, bai eta lehen sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatzeko ere.

KATALOGOA 2024

 Eusko Jaurlaritzak 2024ko ETEentzako Laguntza Plana onartu du, Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko 562,2 milioi euroko zuzkidura eta 80 programa baino gehiago dituena. Plan berriak 600 milioitik gorako aurrekontua izango du, kluster sektorialen jarduera finantzatu eta laguntzeari lotutako gainerako tresnak kontuan hartuta.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak urteko lehen Gobernu-Kontseiluan aurkeztu du plan hori, Euskadiko ETEek urte berria informazio eguneratuarekin has dezaten, eta laguntzak eskatzeko dokumentazioa ahalik eta arinen presta ditzaten, programa bakoitza zabaltzen den bezain laster.

Zentzu horretan, Arantxa Tapia sailburuak zuzentzen duen Sailak deialdi batzuk aldez aurretik ireki ditu, interesa duten enpresek izapideak bizkortu ahal izan ditzaten. Zabaldutako programen artean, ekonomikoki oso garrantzitsuak diren hainbat ekimen daude, hala nola Elkartek (44 M), Hazitek (92,5 M) eta Gauzatu industria (28 M) programak.

2024ko ETEentzako Laguntza Planak 80 programen jarduera-eremuei eusten die, eta arreta berezia jartzen du ekonomiaren deskarbonizazioan.

Inbertsioak egiteko, enplegua sortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, batez ere dirulaguntza moduan, hamabi esparrutan banatuta daude: Teknologia, I+G, Berrikuntza, Ekintzailetza, Eraldaketa Digitala, Industria Garapena, Trantsizio Energetikoa, Nazioartekotzea, Ekonomia Landa- eta Itsasertz-eremuetan, Lehen Sektoreko ETEak, Elikagaien Industria, Bioekonomia eta Ekonomia Zirkularra, eta Ingurumena.

Aurten ere, laguntza-plan honek www.euskadi.eus eta www.spri.eus webguneetan eskuragarri dagoen katalogo digital izango du, eta, era berean, interesa duten enpresa guztiek jaso ahal izateko paperezko katalogo bat ere argitaratuko da. Katalogo honek modu erraz eta praktikoan jasotzen ditu laguntza edo zerbitzu bakoitzaren izena, 2024ko deialdiaren zenbatekoa, haren deskribapena eta helburua, nori zuzenduta dagoen, noiz argitaratuko den laguntza (gutxi gora behera), Jaurlaritzaren Zuzendaritza edota horren ardura duen sozietatea, eta web esteka bat laguntzaren eskaera egiteko eta laguntzari dagokion araudia eta informazio guztia kontsultatu ahal izateko.

Informazioa ahalik eta enpresa eta pertsona gehienengana iristeko asmoz, urtarrilearen 10etik aurrera informazio-kanpaina bat jarriko du abian Jaurlaritzak hainbat komunikabidetan eta publizitate-euskarritan.

2024ko programaren zifra batzuk

Planak 80 laguntza-programa eta 600 milioi euroko inbertsioa aurreikusten ditu.

Planaren aurrekontuaren % 49,3 I+G+Bra, digitalizaziora eta enpresa-ekintzailetzara bideratuko da.

Aurrekontuaren % 27,5 trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako ekimenetan oinarritzen da.

Nabarmentzekoak dira espezializazio-eremuetan profesionalak trebatzeko eta enpresa-ehunean sartzeko ekimenak, hala nola Bikaintek eta IkertalentBeint eta Global Training nazioatekotzeko esparruan; eta Itsasoratu arrantzaren sektorean.

Plan horren diseinua modu egituratuan egin zen lehen aldiz 2021ean, eta horri esker, legegintzaldian 2.400 milioi euro baino gehiago bideratu dira enpresa-ehunaren dinamismoa bizkortzeko. Urtero eta salbuespenik gabe, planak aurrekontu gehigarria izan du aparteko beharrei erantzuteko (pandemia, Ukrainaren inbasioa edo krisi energetikoa, besteak beste).