Escayolas del Hoyo S.L, PTGaraia komunitatera batu da

Gaia eta MU teknologikoei talentu-beharrak aurreikusten eta planifikatzen laguntzeko metodologia bat garatu dute
28 July, 2026
Garaia Parque Tecnológico organiza el ‘Drone Soccer Campus de Verano’ para acercar la tecnología y la programación a los jóvenes
28 July, 2026
Gaia eta MU teknologikoei talentu-beharrak aurreikusten eta planifikatzen laguntzeko metodologia bat garatu dute
28 July, 2026
Garaia Parque Tecnológico organiza el ‘Drone Soccer Campus de Verano’ para acercar la tecnología y la programación a los jóvenes
28 July, 2026

Escayolas del Hoyo S.L, PTGaraia komunitatera batu da

Zer da Escayolas del Hoyo S.L?

Escayolas del Hoyo S.L. 2005ean sortutako enpresa da, baina familia-ibilbide luze baten jarraipena da. Eraikuntzaren sektorean dihardugu, eta barne-estalduretan espezializatutako gremioa gara: igeltsu laminatuzko trasdosatuak eta tabikeak, sabaiak (igeltsu laminatuzkoak, erregistragarriak eta apaingarriak), isolamendu termiko eta akustikoa, suteen aurkako babesa eta elementu apaingarriak (altzariak, apalak, estanteriak eta LED fosak).

Gaur egun, “Escayolas” izena ez da guztiz adierazgarria, eskaiola gero eta gehiago ordezkatzen ari baita beste material moderno batzuek. Hala ere, izenari eusten diogu, gure jatorriari egindako keinu gisa.

Esperientzia errealik kontatuko al diguzu?

Obra bakoitza ikaskuntza berri bat da. Itxuraz antzekoak izan daitezkeen arren, bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta horrela ulertzen ditugu. Ez dago bi obra berdin.

Erronka berezia izan zen, adibidez, Mauriziora (Isla Mauricio) bidalitako klinika modular baten exekuzioa. Lanak Zumarragako pabiloi batean egin genituen, eta esperientzia oso aberasgarria eta berritzailea izan zen: muntaketa Gipuzkoan egitea eta, aldi berean, klinikaren azken kokalekua milaka kilometrora egongo zela jakitea. Moduluak Santanderko portutik itsasoz bidali ziren, eta helmugan muntatu ziren eraikin klinikoa osatzeko.

Zein erronka dituzue aurretik?

Eraikuntzaren sektorea etengabe aldatzen ari da. Behar berriak sortzen dira, araudi berriak indarrean jartzen dira (adibidez, suteen aurkako babesari edo isolamendu akustikoari buruzkoak), eta material berriak txertatu behar dira lanetan.

Horregatik, gure erronka da esperientziak ematen digun ezagutza etorkizuneko ikuspegiarekin uztartzea. Ez da ondo dabilena aldatzea, baizik eta etengabe hobetzea.

Nola egiten duzue lan?

Gure lana ezin da ulertu koordinaziorik gabe. Obra batean parte hartzen duten gremio askotako bat gara, eta, beraz, ezin dugu gure kabuz jardun; gainerako profesionalekin behar bezala koordinatuta lan egin behar dugu.

Kasu gehienetan kontratista nagusi baten eskutik egiten dugu lan, normalean sustatzaile edo enpresa baten bidez. Hala ere, bezero partikularren proiektuak eta behar zehatzak ere artatzen ditugu. Ez dugu inoiz alde batera utzi tamaina txikiko lanak egitea, nahiz eta, gero eta gehiago, langile kualifikatuen gabeziak zaildu egiten duen eskaera guztiari erantzutea.

Zein da zuen helburua Garaia Parke Teknologikoan?

Gure helburua da gure proiektuari jarraipena ematea eta aurrerapauso bat ematea. Agian, gure jarduera mota dela eta, ez dirudi ohiko profila Parke Teknologikoan, baina uste dugu aberasgarria izan daitekeela bai guretzat, bai parkearentzat.

Ez dugu desberdinak izan nahi; gainerako enpresekin integratu, taldean lan egin eta elkarbizitza sustatu nahi dugu.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.