
GARAIA KIROL TXOKOA | 2025-2026 ikasturtea
28 January, 2026
Galbaianek ETEentzako SME fund dirulaguntza kudeatzen du
29 January, 2026
EROSKI eta Garaia parke teknologikoak lankidetza hitzarmen bat egin dute ingurunean inpaktu soziala duten ekimenak bultzatzeko helburuarekin, bi erakundeek balioak partekatzen baitituzte MONDRAGON korporazioko kide direnez gero.
Hitzarmenarekin, bi erakundeek elkarlana areagotuko dute, eta askotariko ekintzatan islatuko da elkarlan hori: nabarmentzekoa parkeak urte osoan antolatzen duen ekitaldi programa, arlo jakinei lotua, hala nola iraunkortasuna, osasuna eta ingurunearekiko konpromisoa; arreta berezia jartzen diote berrikuntza teknologikoari, berdintasunean eta kohesio sozialean aurrerantz egiteko tresna baita.
Lankidetza esparru horretan, bereziki ahaleginduko dira talentu femeninoa arlo zientifiko-teknologikoetan sustatzen. Alde horretatik, besteak beste, Nesken eta Emakumeen Nazioarteko Egunean eta Emakumearen Nazioarteko Egunean parte hartuko du EROSKIk, bai eta parkeak bultzatzen dituen beste topaketa sozial, dibulgatzaile eta enpresarial batzuetan ere, hala nola parke teknologikoan egiten duten Gabon Jaian eta Euskararen Egunean.
Hitzarmena izenpetzera agertu dira Irune Mateo, Eroskiren Harreman Instituzionaletako arduraduna eta Idurre Albizu, Garaia parke teknologikoaren Negozio eta Komunikazio arloen Garapenerako zuzendaria. “EROSKIren ikuspegian, lankidetza giltzarri da gure ingurunean eragin onuragarria sorrarazteko. Garaia parke teknologikoarekin hitzarmen hau eginda, indartu egingo da berdintasuna, kultura eta kohesio soziala sustatzen duten ekimenekin dugun konpromisoa, balio kooperatibo horiek partekatzen baititugu MONDRAGON barnean gaudenok“, azpimarratu du EROSKIko ordezkariak ekitaldian.
Idurre Albizuk, berriz, hauxe nabarmendu du: “Lankidetza funtsezkoa da gure lan ereduan, elkartuta indarrak areagotzen baitzaizkigu eta ikuspegia aberasten perpektiba berri batetik ekinda. Kasu honetan, aukera ematen digu Eroski den enpresa handi hau hurreratzeko Garaia parke teknologikoak garatzen duen jardunera, are sakonagoa eta iraunkorragoa den hitzarmen eta konpromiso batekin“.
Lankidetza hau MONDRAGONen eredu kooperatiboaren arabera eginda dago —interkooperazioa, lurralde-errotzea eta balio partekatuaren sorreran oinarritzen dena—, eta indartu egingo du EROSKIk zein Garaia parke teknologikoak ingurune hurbilaren garapen sozial eta ekonomikoarekin duten konpromisoa.





