Garaia Innova. XXXIV
2 December, 2022Garaia Parke Teknologikoak CSN Finantza Kooperatibaren bisita jaso du
16 December, 2022Coinbroker Euskadik bere hedapen-prozesuarekin jarraitzen du, oraingo honetan, Bilbon kokatutako eta enpresa-aseguruetan espezializatutako Asevalia Correduría de Seguros enpresaren integrazioarekin.
Jabier Campo Asevalia artekaritzako gerenteak adierazi duenez, “antzekotasun handia aurkitu dut bezeroekiko tratuan eta inguruko enpresak zaintzeko eta aholkatzeko moduan”.
Bestalde, Mikel Saiz Coinbroker Euskadiko Enpresen Dibisioko arduradunak adierazi duenez, “Jabier Camporen integrazioa oso atsegina izan da arlo pertsonalean, eta tokiko enpresetan espezializatutako gure taldea indartzea eragiten du. Integrazioari dagokionez, aipatzekoa da Coinbroker bezalako artekaritza handi bateko kide izateak produktu esklusiboak, neurrirako estaldurak eta gure bezeroentzako klausula bereziak lortzea ahalbidetzen duela”. Gainera, gehitzen du: “hazten jarraitzeak zerbitzu bikaina eskaintzen jarraitzea eragiten du, hurbiletik eta ekipo handi batekin”.