
Los parques científicos y tecnológicos españoles motores de las tecnologías más disruptivas en DES2025
13 June, 2025
La inversión en I+D de los parques científicos y tecnológicos españoles y sus entidades crece un 24% en 2024
20 June, 2025
GARAIA Parke Teknologikoa erreferentziazko gune gisa sendotzen ari da gero eta gehiego, eskualdeko enpresek eta erakundeek, kooperatiba-ingurunetik kanpo zein barruan, batzar orokorrak, bilera korporatiboak eta ekitaldi estrategikoak ospatzeko.
Azken ekitaldian, besteak beste, Eroski, Osarten, Mondragon Assembly, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea – ALE, Centro Médico Udalaitz, Onenpro, GSR, Dualia, MLAKoop, Fagor, Diseimedia, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Oerlikon, ISEA, Ategi eta Gizabidea erakundeek GARAIAko instalazio eta zerbitzuetan jarri dute konfiantza euren enpresa-hitzordu nagusiak garatzeko. Horietako batzuk urtez urte modu jarraiean itzultzen dira, eta beste batzuk berriki batu dira, parkea balio erantsiko topaketetarako gune egokia dela baieztatuz.
Azken 4 urteetan etengabe eta argi gainditu dira urteko 300 ekitaldiak, eta urtean 12.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Zifra horrek PTGaraiak jardueren agertoki eta konexio-leku gisa bizi duen une ona berresten du.
Enpresa batzuk industrialak dira, beste batzuk zerbitzuetakoak edo teknologikoak, mikroenpresetatik hasi eta ETE handietaraino. Badira Parke Teknologikoan daudenak edo Euskaditik kanpo datozenak. Enpresek eta eragileek espazioak gero eta gehiago erabiltzen dituzte, eta horrek erakusten du GARAIAren zerbitzu-eredua aintzat hartu dela, irtenbide malguak, profesionalizatuak eta teknikoki hornituak eskaintzera bideratuta dagoena, lankidetza eta garapena bultzatzen dituen ingurune batean.
GARAIA Parke Teknologikoak lanean jarraituko du bere enpresa-komunitatearen eta eskualde osoaren beharrei bikaintasunez erantzuteko, erakundeen arteko ekimen, proiektu eta harremanen katalizatzaile gisa duen eginkizuna indartuz.