
Pases gratuitos limitados para el Congreso Food 4 Future
9 May, 2022
IKERLAN % 12,5 hazi da enpresekin egindako fakturazioan, eta 25 milioi euroko diru-sarrera errekorra lortu du
20 May, 2022
PTGaraia APTENISA proiektuko kide da, ENISA (Berrikuntza Enpresa Nazionala), Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea (APTE), estatuko beste 9 parke teknologiko eta Debagoieneko 5 eragileekin batera, horien artean, Isea, Saiolan, Mondragon Centro de Promoción, Gaztenpresa, Galbaian, Mondragon Goi eskola Politeknikoa eta Mondragon Enpresagintza, ekintzailetza zientifiko-teknologikoa bultzatzeko helburuarekin.
Programak hainbat fase ditu eta datorren maiatzaren 31n amaituko da APTENISA Launch etapa izena emateko epea. Azelerazio-fase izango litzateke eta oinarri teknologikoko enpresa-proiektuak prestatuko dira, merkaturatzeko.
APTENISA LAUNCH
Proiektuaren hasierako fasean laguntzeko eta merkaturatzen prestatzeko diseinatutako azelerazio programa bat da.
Bere iraupena 9 astekoa da, eta guztira 20 saio izango dira talde-hitzaldietan eta sei tailerretan banatuta.
Online formatua, 2022ko ekaina eta abendua bitartean. Gutxienez 160 ordu guztira, banakako tutoretza saioez eta aholkularitza pertsonalizatuen gain.
Enpresa zientifiko-teknologikoen eta Deep Tech-n oinarritutako enpresaren sorrera sustatzeko programa da, eragin handiko ekintzailetza sustatuz, enplegu kualifikatua sortuz eta merkatuan arraskasta lor dezakeen Deep Tech enpresa eta spin-off berritzaileak sortuz.
Lean Launchpad metodoan oinarritzen da, Kaliforniako eta Standfordeko unibertsitateetan garatutakoa, ekintzailetza zientifiko-teknologikoaren aitzindariak, pausoz pauso negozioaren garapenean laguntzeko: hasierako ideiatik enpresa eratzeraino, ereduaren baliozkotzea, negozio eta bezeroen garapena merkatuarekin elkarrizketen bidez.
Honako hauek baloratzen dituzten ekintzaileta-proiektueu zuzenduta dago:
- Kudeaketa gaitasuna duten diziplina anitzeko taldeak, proiektuarekin konprometituak eta programan aurreikusitako zereginak betetzeko behar den denbora eskaintzeko prest daudenak.
- Negozio original eta hazteko gaitasuna duten talde ekintzaileak.
- Hasiera fasean dauden taldeak eta baliabideak behar dituztenak hasierako negozi-garapenean laguntzeko.
- Deep Tech edo oinarri zientifiko/teknologikoa duten ideiak.
- Balio handiko soluzio teknologikoak, produktu/zerbitzuen heldutasunari eta osagai berritzaile batekin lehiakortasun-abantaila iraunkorrak ematen dituztenak.
- Proiektuaren hazkunde eta hazteko gaitasun potentziala.
- Proiektuaren iraunkortasuna ekomia, ingurumen eta gizartean.
- Proiektuaren eragina industria/sektorean.
- Proiektuaren eragina kokatuta dagoen lurraldearen enplegu eta garapenean.
- Positiboki baloratuko da taldean emakumeen presentzia.
Onurak:
- Startupak behar duen merkatua, gaitasunak eta baliabideak dimentsionatzea.
- Merkatuarekin elkarreragitea. Bazkide, hornitzaile eta bezero posibleak aurkitzea eta baliozkotzea.
- Merkatuan sartzeko estrategiak diseinatzea.
- Bezeroaren aurkikuntzarekin ibilbide-orri argi bat definitzea.
- Inbertsiorako prest (edo hobeto prestatuta) dauden enpresak lortzea.
- Zure proiektua inbertitzaileen aurrean aurkeztu.
Izen-ematea maiatzaren 31 arte.
Edozein argibide behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: garaia@ptgaraia.eus