ENPRESA OSASUNGARRIA: YOGA | 2026-2027 IKASTURTEA

Mondragon Unibertsitateak bikaintasuna ardatz hartuta eman dio hasiera ikasturteari, enpresentzako transferentzia % 45 handitu ondoren, eta % 92ko laneratze-tasa lortu du
11 September, 2026
Mondragon Unibertsitateak eta Coprecik industriari zuzendutako ikerketa, transferentzia eta prestakuntza programa bat bultzatuko dute
16 September, 2026
Mondragon Unibertsitateak bikaintasuna ardatz hartuta eman dio hasiera ikasturteari, enpresentzako transferentzia % 45 handitu ondoren, eta % 92ko laneratze-tasa lortu du
11 September, 2026
Mondragon Unibertsitateak eta Coprecik industriari zuzendutako ikerketa, transferentzia eta prestakuntza programa bat bultzatuko dute
16 September, 2026

ENPRESA OSASUNGARRIA: YOGA | 2026-2027 IKASTURTEA

  • Lekua PTGaraia
  • Antolatzailea PTGaraia
  • Ordua 7:30-8:30
  • Prezioa 40 € / hileko (+BEZa)

GARAIA Parke Teknologikoak 2026-2027 ikasturteko ENPRESA OSASUNGARRIA: YOGA ikastaroa eskaintzen du, ongizate fisikoa zein emozionala zaintzeko eta epe luzera mantendu daitezkeen ohitura osasungarriak hartzeko, bai bizitza pertsonalean, bai profesionalean.

Arnasketa, mugimendua, meditazioa eta erlaxazioa uztartuz, yoga tresna eraginkorra da eguneroko estresa, antsietatea, nekea edo gihar-tentsioa arintzeko, baita kontzentrazioa zein norberaren oreka hobetzeko ere.

Zertan datza?

Saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du eta lau atal nagusitan banatuko da:

  • Arnasketa kontzientea: Estresa murrizteko, arreta hobetzeko eta lasaitasuna zein oreka sustatzeko arnasketa-teknikak.
  • Mugimendu kontzientea: Maila guztietara egokitutako ariketak eta mugimenduak, mugikortasuna, malgutasuna, indarra eta gorputz-kontzientzia hobetzeko, gorputza, arnasketa eta adimena uztartuz.
  • Meditazioa: Arreta osoa lantzeko eta egunerokoan lasaitasun handiagoa lortzeko praktika errazak.
  • Erlaxazioa: Egindako lana barneratzeko eta eguna ongizate-sentsazio atsegin batekin hasteko azken erlaxazio-unea.

Nori zuzenduta dago?

Ongizate fisikoa eta emozionala zaindu nahi duen edonorentzat. Ez da aurretiko esperientziarik ezta sasoi fisiko onik behar, eta ez da materialik ekarri behar.

Izena ematea eta taldea osatzea

Izena emateak ikasturte osoan parte hartzeko konpromisoa dakar. Jarduera martxan jarriko da, taldea osatzeko behar den gutxieneko pertsona kopurua lortzen bada. Hasiera-data izena eman duten pertsonei jakinaraziko zaie, taldea osatu ondoren.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.