IZANZTIM – PTGaraia & MGEP

DEBAGOIENA 2030
28 December, 2020
GARAIA BAT GARA 2021, PTGaraiako Batzar Orokorra
25 January, 2021

IZANZTIM – PTGaraia & MGEP

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ASTEA 2022

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2021

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Egunean ospatu genuen, Euskadiko DBH, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleekin batera, arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzeko helburuarekin, testigantzen eta hausnarketen bidez, gizarte osoak arlo zientifiko eta teknologikoetan benetako garapen akademiko eta profesionala edukitzeko aukera berdinak izateko.

Horretarako, hurrengo programa antolatu da:

  1. 10:00tatik 10:45etara – MAHAI-INGURUA emakume zientzialariekin: Zuzeneko konexioa (streaming), arlo zientifikoan profesionalki aritzen diren pertsonekin elkarrizketa.
  2. 10:45tatik 11:00tara Argazki-eslogan Lehiaketa: Emakume zientzialarien belaunaldi berriak aukera-berdintasunean oinarritutako bide akademiko eta profesionaletara inspiratzeko Argazki Lehiaketa.
    1. Proposamen guztiak hurrengo Instagram kontuan argitaratuak izan dira, Otsailaren 1etik aurrera. LIKE gehien dituen argazkiak irabazi du lehiaketa: https://www.instagram.com/zientziateknologia/
  3. 11:00tatik 11:30etara Ikastetxeen erronken hausnarketak: Ikasleek zuzenean (online) egokitutako erronkaren inguruko hausnarketak, emakume zientzialariaren inguruan, aurkeztu dute.

MGEP: https://ztimulab.mondragon.edu/es/inicio