
Garaiak enpresen erabilerarako komunikazio gune berria ireki du
21 January, 2022
Garaia Innova. XXX
3 February, 2022
Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak datorren otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Egunean ospatuko dugu, Euskadiko DBH, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleekin batera, arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzeko helburuarekin, testigantzen eta hausnarketen bidez, gizarte osoak arlo zientifiko eta teknologikoetan benetako garapen akademiko eta profesionala edukitzeko aukera berdinak izateko.
Horretarako, hurrengo programa antolatu da:
- 10:00tatik 10:45etara – MAHAI-INGURUA emakume zientzialariekin: Zuzeneko konexioa (streaming), arlo zientifikoan profesionalki aritzen diren pertsonekin elkarrizketa. Elkarrizketa amaitu ondoren, galderak egin ditzakezue zuzenean.
- 10:45tatik 11:00tara Argazki-eslogan Lehiaketa: Emakume zientzialarien belaunaldi berriak aukera-berdintasunean oinarritutako bide akademiko eta profesionaletara inspiratzeko Argazki Lehiaketa.
- Proposamen guztiak hurrengo Instagram kontuan argitaratuko dira, Otsailaren 1etik aurrera. LIKE gehien dituen argazkiak irabaziko du lehiaketa: https://www.instagram.com/zientziateknologia/
- 11:00tatik 11:30etara Ikastetxeen erronken hausnarketak: Ikasleek zuzenean (online) egokitutako erronkaren inguruko hausnarketak, emakume zientzialariaren inguruan, aurkeztuko dute
EMAN ZURE BOTOA!