Elkarrizketak, bisitak, tailerra, mahai ingurua… 2023ko Zientzia eta Teknologia astean

Encuentro para la mejora de la dirección con Orekan Bizi
20 November, 2023
ZTIMeko profesionalekin mahai ingurua Zientzia eta Teknologia astean, PTGaraian
27 November, 2023

Elkarrizketak, bisitak, tailerra, mahai ingurua… 2023ko Zientzia eta Teknologia astean

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskolak lankidetzan azaroaren 13tik 17ra antolatutako Zientzia eta Teknologia astean, DBH eta Batxilergoko ikasleei, enpresa eta erakundeei bideratutako ekintza ezberdinak antolatu dituzte: gertuko elkarrizketak, enpresetara bisitak, IKT tailerra, mahai ingurua, jokuak eta Arrautza Jaurtiketa Lehiaketa.

Asteari hasiera emateko, Bailara taldeko enpresei aurkeztu zaie MONDRAGON ZTIMHUB proiektua eta, bide batez, parte-hartzeko gonbidapena zabaldu ere.

Enpresa ezberdinetako ZTIM arloko profesionalekin, Jabi Baena (Mikros), Amaia Sarasola (Galbaian), Ramon Alonso (Kiro Grifols), Asier Ugarte (Sormen), Aurea Iñurrategi eta Aritz Aranburu-rekin (Mondragon Unibertsitatea), gertuko elkarrizketak izateko aukera izan dute ikasleek, speed dating formatuan. Ostean, Kahoot lehiaketa izan dute eta Galbaian eta Kiro Grifols enpresen egoitzak bisitatu dituzte.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Garaia Parke Teknologikoko fakultatean Euskal Herriko Parke naturalen aplikazio bat diseinatzen ikasi dute ikasleek, asteazkeneko goizeko tailer batean, baita Garaia Parke Teknologikoko azpiegiturak ezagutu eta Saiolan enpresa bisitatu ere.

Aste osoan zehar, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko graduetako proiektuen erakusketa izan da Garaia Parke Teknologikoko Itxaropena Korridorean, ZTIMak proiektuetan nola aplikatzen diren ikasteko.

Azken egunean, ZTIM arloetako 4 profesional, Maria Ruiz (ISEA), Javier Bikuña (Saiolan), Xinyi Shu (Edertek) eta Itsaso Zubeldia (MU DBZ), batu dira mahai-inguru batean, beraien ZTIMeko ibilbidea, jarduera eta gaur egungo egoeraz eztabaidatzeko.

Jarraian, Arrautza Jaurtiketa Lehiaketako bi sariak eman dira. Publikoaren saria Berriotxoa ikastetxera joan da eta Epai-mahaiaren saria Arizmendi Ikastolako DBH3ko ikasle talde batek irabazi du.

Garaia Parke Teknologikoa eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa hurrengo datara, otsailaren 9an, Neska eta Emakume Zietzialariaren Nazioarteko eguna, gonbidapena luzatzen dio orokorrean gizarteari eta bereziki hezkuntza eta enpresa arloan dauden pertsonei. Bertan, emakumeek ZTIMetan duten rola-ri buruz eztabaidatuko da eta emakume erreferenteak ikustarazteko aukera berri bat izango dugu.