Garaia pertsonengan berritzeko hilabetea antolatuko du.

Euskadiko Parkeen sarearen eta Garaiaren lehen hurbilpena.
4 April, 2019
Zertarako egiten dugu gure enpresetan egiten duguna?
14 May, 2019

Garaia pertsonengan berritzeko hilabetea antolatuko du.

Garaia Parke Teknologikoa maiatzean zehar hainbat jardunaldi eta tailer antolatuko ditu bai pertsonen, bai lantaldeen kudeaketaren inguruan.

“Berrikuntza pertsonekin hasten da”, hori da Garaia Parke Teknologikoak sustatzen duen foroaren lehen edizioaren lema, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, bera osatzen duten pertsonak erdigunean jarriz.

Gure enpresen lehiakortasuna lortzeko beharrezkoa da daukagun giza kapitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzea, izan ere, edozein erakunderen arrakastarako giltzarririk badago hori pertsona da, bere dimentsio guztietan, bai maila indibidualean bai lantaldean.

Erakundeek derrigor eboluzionatu behar dute, taldeen eta pertsonen kudeaketan oinarritutako enpresa kultura bat eraikiz. Aitzitik, kudeaketa eredu tradizionalek ez dute beti eboluzio hori ahalbidetzen.

Zuzendari taldeek eta Giza  Baliabideetako departamentuek rol nabarmena jokatu nahi badute, eta, negozioa bultzatzeko, euren zereginean berrikuntza ere sartu nahi badute, ezinbestekoa da begirada berri bat izatea, beste perspektiba batetik, eta berrikuntza besarkatzea lanaren funtsezko ardatz gisa, baita pertsonen arloan ere.

Maiatzean zehar hainbat jardunaldi eta tailer egingo ditugu pertsonen eta lantaldeen kudeaketari lotuta, hainbat ikuspegitatik.

Sektoreko profesional esperientziadun eta ezagunak izango ditugu gurean, esaterako, Joseba del Carmen (coach-a Alaves, Baskonia, “Pitu” Abelardo, Jon Rahm eta abarrekin…), zeinak, kirolari profesional moduan duen esperientziatik abiatuta, eta Jokoaren Logikaren metodologian oinarrituta, beharrezko tresnak emango dizkigun talde batek kontzientzia har dezan nondik ari den lan egiten eta bere helburuak norantz bideratu nahi dituen.

Halaber, Osartenekin lankidetzan, lan absentismoari buruzko tailer esperimental eta guztiz praktiko batera joango gara, absentziak kudeatzen laguntzeko. Horrez gain, Silvia Carrerasek, LKS ordezkatuz, Autolidergoaren inguruko adibide errealak planteatuko ditu, Mercedes Benz markaren ordezkarien presentzia izango duen ponentzia batean, zeinek arlo horretan duten esperientzia partekatuko duten. Eta Asier Lopez de Gereñok, enpresa eta erakundeetan ibilbide zabala duen coach independenteak, talde lanaren ikuspegi desberdin bat eskainiko digu, pertsona talde bat talde autokudeatu eta efiziente nola bihurtu azalduz.

Egitaraua:

Maiatzak 7 (09:00 – 11:00):

Absentismoaren kudeaketa vs  presentziaren kudeaketa

Maiatzak 14 (09:00 – 11:00):

Kiroletik enpresara (Talde eta Lidergoaren coachinga)

Maiatzak 21 (09:00 – 11:00):

Talde lana: gure enpresaren isla eta motorra

Maiatzak 28 (09:00 – 11:00):

Autolidergoa, pertsonak eta erakundeak aldatzeko motor gisa