KREAN + ZAHA HADID taldea hautatua izan da Illunbeko Erabilera Anitzeko Pabilioi Berriaren Ideia Lehiaketaren 2. faserako

Abangoardiako soluzioak “zero akats” eta bibraziorik gabeko fabrikaziorako
16 February, 2026
3. Jornada GTK: Talento Senior & Mentorización Inversa: La Fórmula para Acelerar el Futuro
18 February, 2026
Abangoardiako soluzioak “zero akats” eta bibraziorik gabeko fabrikaziorako
16 February, 2026
3. Jornada GTK: Talento Senior & Mentorización Inversa: La Fórmula para Acelerar el Futuro
18 February, 2026

KREAN + ZAHA HADID taldea hautatua izan da Illunbeko Erabilera Anitzeko Pabilioi Berriaren Ideia Lehiaketaren 2. faserako

KREAN eta ZAHA HADID ARCHITECTSek osatzen duten taldea Donostiako Illunbeko erabilera anitzeko pabilioi berriaren ideia-lehiaketaren bigarren faserako hautatu da, lehen postuan, eta puntuaziorik handienarekin. Fase horretan garatuko da lehiaketaren azken irabazlea erabakiko duen diseinu-proposamena.

“Illunbe Berria” proiektu handinahia zezen-plaza zaharra erabilera anitzeko ekipamendu moderno bilakatzean datza. Ekipamendu horrek bi espazio bereizi ditu: bata, nagusia, non izaera desberdineko ekitaldiak egin ahal izango diren, hala nola kontzertuak, jendaurreko ikuskizunak, biltzarrak, erakusketak eta bestelako kultura-, gizarte- edo kirol-ekitaldiak; eta, bestea, kirol-bokazioa duena, hirian dauden saskibaloi- eta eskubaloi-maila goreneko taldeen egoitza izan daitekeena (Gipuzkoa Basket, Ibaeta Bera Basket eta Bera).  Helburua da “Illunbe Berria” ren lanak 2030. urterako amaituta egotea, hirian Munduko Futbol Txapelketa egiten den sasoi berean.

KREAN + ZAHA HADID taldea beste 4 talderekin batera hautatua izan da, aurretik esperientzia handia izan baitu horrelako ekipamenduak eraikitzen. Nabarmentzekoak dira Anoeta Estadioaren handitzea, Londresko Joko Olinpikoetako Ur Zentroa, Buesa Arena eraberritzea eta handitzea eta Qatarreko Mundialetako Al Janoub Estadioa.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.