Ekitaldia: “No-code” fenomenoa gelditzeko etorri da.

Tailerra: Power Query: antolatu eta garbitu zure datuak.
1 January, 2020
Tailerra: SEO ecommercerako (Online salmentak)
1 January, 2020

Ekitaldia: “No-code” fenomenoa gelditzeko etorri da.

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2020/03/11
  • Ordua 09:30 - 12:30 tara
  • Prezioa Doakoa
Aurkezpena

Azkenaldian, asko zabaldu da “no-code” terminoa. Horren inguruan oraindik ezer entzun ez baduzu, bada garaia mugimendu honekin bat egin dezazun, izan ere, erabateko iraultza ekarriko du gailu mugikorrentzako aplikazioen eta webguneen garapenaren esparrura.

Hain zuzen ere, dagoeneko ekosistema bat, hau da, industria txiki bat, osatu da mota honetako tresnak garatzeko lanetan jarduten dena. Software irtenbideei buruz ari gara, zeinen bidez ahalegin handirik egin behar izan gabe eta programazio ezagutzarik izan gabe webguneak edo mugikorrentzako aplikazioak gara ditzakegun oso denbora laburrean.

Jardunaldi honetan “no-code” tresnak sakonki jorratuko ditugu: tresna horiek zer diren azalduko dugu, “no code” tresna batzuk aipatuko ditugu, adibide praktikoak ikusiko ditugu eta horiekin zer egin dezakegu ikusiko dugu.

Honako hauei zuzenduta dago:

Eguneroko bizitzan “no-code” tresnak erabiltzen hasteko interesa duten profesionalak edo dagoeneko “no-code” tresnak erabiltzen dakiten baina horien inguruko ezagutzak eta aukerak sakondu nahi dituztenak.

Ez da beharrezkoa programazioko ezagutzak izatea.

Edukia
  • Sarrera
  • Zer dira “no-code” tresnak?
  • Zer egin dezakegu tresna horiekin? Denetarako eta denentzako balio dute?
  • “No-code” tresnen adibide ospetsuenak
  • Adibide praktikoak eta azalpen-adibideak