LKS Nextek irabazi du BAIChallenge lehiaketaren lehen edizioa
14 November, 2024Los parques científicos y tecnológicos determinan en Alicante la hoja de ruta para impulsar la transferencia de conocimiento y elevar el nivel de innovación
22 November, 2024Azaroaren 11tik 15era, GARAIA Parke Teknologikoa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren babesarekin, Nazioarteko Zientzia eta Teknologia astean murgildu da, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Ekintzez beteriko astean, adin eta genero desberdinetako gazte zein heldu gerturatu dira GARAIA Parke Teknologikora eta Mondragon Unibertsitateko Campus desberdinetara, Iturripe, Galarreta, Goierri eta Bilbao AsFabrik.
Jarduera desberdinen bidez landutako gaiak honakoak izan dira: ZTIM bokazioen aurreiritzi negatiboak apurtzea; egunero erabiltzen ditugun produktuak ZTIMetara hulbiltzea; emakumeak ZTIMetan bistaratzea, ZTIM lanpostuak ezagutaraztea; ZTIM taldeetan diharduten pertsona-aniztasuna bistaratzea eta ZTIM erreferente aktualak ezagutzea.
Aste osoan zehar GARAIA Parke Teknologikoan ikusgai ZTIMen erausketa izan da.
Astelehenean, PTGaraian, ZTIMen inguruko Escape Room jolas dinamizatu batekin eman zaio hasiera, Arrasate BHIko DBH3ko 20 bat ikaslekin.
Asteartean, Galarretako Campusean “Origamia ingeniaritzan” tailerra eta hitzaldia izan da.
Asteazkenean, GARAIA Parke Teknologikoan DANOBATGROUPeko eta IDEKOko hiru neska gazte, ingeniari eta ikerlari ZTIM bokazioak sustatzeko ZTIMInfluencerrak solasaldian parte hartu dute.
Ostegunean, GARAIA Parke Teknologikoan, AsFabriken eta Goierrin izan dira ekitaldi desberdinak: Goierrin, “Nola diseinatu eta eraiki zure ideiak 3D inpresio bidez?” tailerra eta Lortek Teknologia zentrora bisita; Bilbon, “Bizi zazu Fisika!” tailerra eta GARAIA Parke Teknologikoan 7 eta 14 urte arteko umeak beraien familiaekin batera Algorithmics Donostiaren eskutik emandako programazio ate irekiak izan dituzte.
Asteari amaiera emateko, tokiko ZTIM enpresak eta erreferenteak ezagutzeko aukera izan dute ikasleek berriz GARAIA Parke Teknologikoan antolatu den mahai inguran, ZTIM ikasketa eta lanbideen gainean dituzten zalantzak argitzeko.
Arrautza Jaurtiketa Txapelketa
Aurten ere ez da falta izan Arrautza Jaurtiketa Txapelketa. Guztira 37 taldek, 140 ikasleek, Arizmendi, Berri-otxoa eta Nclic School-etik parte hartu dute. Horietarik, 19 taldek lortu dute jaurtiketan arrautza ez apurtzea.
Epai-mahaiaren irabazlea Gaztelupeko DBH3ko Maddi Belategik, Maialen Lamadridek, Nora Velascok eta Markel Ramosek osatutako taldea izan da. Publikoaren saria berriz, Gasteizeko Nclick School-eko 5.mailako taldeak irabazi du, 189 like-ekin.
GARAIA Parke Teknologikoa eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa hurrengo datara, otsailaren 7an, Neska eta Emakume Zietzialariaren Nazioarteko eguna, gonbidapena luzatzen dio orokorrean gizarteari eta bereziki hezkuntza eta enpresa arloan dauden pertsonei. Bertan, emakumeek ZTIMetan duten rola-ri buruz eztabaidatuko da eta emakume erreferenteak ikustarazteko aukera berri bat izango dugu.