EkimenOla, euskal enpresentzat barne-ekintzailetzako ekimenen bizkortzailea

Orekan Bizi GARAIA komunitatera batu da
14 September, 2023
GARAIA INVESTORS
15 September, 2023

EkimenOla, euskal enpresentzat barne-ekintzailetzako ekimenen bizkortzailea

Barne-ekintzailetza hainbat onura egiten die enpresei, hazkunderako, ikaskuntza estrategikorako eta lehiarako egokitzapenerako gaitasunak garatzeko aukera ematen die.

Dena den, barne-ekintzailetzako prozesuek eraginkortasun falta handia dute. Horregatik, barne-ekintzailetza garatzeko prozesu sistemiko bat behar dugu.

Asmo hori du EkimenOlak, euskal enpresentzat barne-ekintzailetzako ekimenen bizkortzailea.

EkimenOla barne-ekintzailetzako proiektu bat bultzatu nahi duten euskal enpresa guztiei zuzenduta dago. EkimenOla bizkortzailearen balio-proposamenaren osagai bereizleak honako hauek dira:

  • Barne-ekintzailetzako esperientziak partekatzen dituzten enpresetatik datozen pertsonen praktika-komunitate gisa egituratua.
  • Barne-ekintzailetzako prozesuaren bi miaketa eremuen estaldura osoa (Bezeroa/Merkatua eta enpresa sustatzailean antolakuntza egokitzapena)
  • Enpresa, akademia eta aholkularitzatik datozen adituek osatutako aholkularitza taldea.
  • Espezializazio sektoreetan eta barne-ekintzailetzaren kudeaketan eskarmentua.

EkimenOlak, interesa duten enpresei aukera emango die:

  • Barne-ekintzailetzako ekimen bat gauzatzeko beharrezkoak diren trebetasun eta gaitasunak eskuratzea.
  • Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza eta negozio eredua diseinatzea eta optimizatzea.
  • Enpresa eremutik datozen beste pertsona batzuekin ezagutzak eta bizipenak partekatzea.

Horrek guztiak barne-ekintzailetzako ekimenen fidagarritasuna hobetzea ekarriko luke.

EkimenOlan partaidetza doakoa da. Parte hartzeko izena eman behar da, 943082215 telefonora deituz edo morobengoa@isea.eus helbide elektronikoaren bidez.

EkimenOla erakunde hauek sustatutako ekimena da:

  • MU Enpresagintza Enpresa Fakultatea,
  • ISEA K.Elk.

Ehun ekonomiko, barneratzailea eta jasangarri bat sortzeko Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plangintza Orokorraren finantzaketa duena, Europar Batasunak – NextGenerationEU – finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plangintzaren barnean.