Mondragon Goi Eskola Politeknikoak
antolaturik, pasa den astelehenean, irailaren 20an, EIT Manufacturing enpresa
frantzesak PTGaraia bisitatu zuen. Enpresaren ordezkari bezala, Lucia Ramundo
Master and Program manager-a eta Javier Gonzalez, Education Developer-a izan
ziren.
EIT Manufacturing enpresa, berak sustatutako
“People and Robots for Sustainable Work” nazioarteko master programan parte
hartzen duten eragileak, ekosistema ekintzaile eta berritzailea ezagutu eta
ikasleekin hartu emana sorrarazteko helburuarekin elkartu zen.
Zertan datza “People and Robots for Sustainable Work” programan?
Programaren helburua Robotika eta Automatizazio
inguruko ezagutza teknikoa izateaz gain, enpresa berriak sortzeko ideia berrien
garapena sustatzea da. Beraien ibilbiderik kanpo eta barne-ekintzailetza
lantzeko aktibitate bereziak egingo dituzte eta uztaila partean nazioarteko
master hauetan parte hartzen duten ikasleak Luganon (Suitzan) elkartuko dira
aktibitate hauetako batzuk aurrera eramateko. Bestalde, MU eta TU-Wien artean
aktibitate osagarri gehiago izango dituzte, adibidez EIT Manufacturing barruan
sortutako “Learning Pills” formazio pildorak jarraitzeko aukera
izango dute Skills.move online plataformaren bitartez.
Programa honen egitura Europako beste 7 unibertsitaterekin
batera adostu zuten:
- University
College Dublin (UCD), Irlanda
- Ecole Centrale de Nantes (ECN), Frantzia
- TU-Darmstadt, Alemania
- TU-Wien, Austria
- Scuola universitaria professionale della
Svizzera italiana (SUPSI), Suitza
- Aalto University, Finlandia, Politecnico di
Milano (PoliMi), Italia
- Mondragon Unibertsitatea (MU)
Programa zehatz honetan gaur egun SUPSI, TU-Wien eta MU
daude elkarlanean eta lehen urtea MUn edo SUPSIn egiten dute eta bigarren
urtean TU-Wienen.
Gonbidatuek eguna EIT Manufacturingeko MONDRAGON
korporazioko ordezkaria den Joseba Bilbatuarekin hasi zuten. Berak MONDRAGON
korporazioko kooperatiben negozio eredua eta kooperatiben duten pisua aurkeztu
zien. Bestalde, unibertsitate eta enpresen arteko lankidetza azpimarratu nahi izan
zuten.
Jarraian, Garaia Parke Teknologikora hurbildu
ziren, Idurre Albizuren eskutik. Anboto gelan egin zen bileran, hainbat eragilek
parte hartu zuten, esaterako, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Saiolan,
Ikerlan, Iruña Tecnologías de Automatización, CIN Advanced Systems eta Ekide. Enpresek
beraien buruak aurkezteko aukera eduki zuten, enpresaren jarduera azalduz.
Bukatzeko, laborategi eta instalakuntzen bisitak egin ziren eta nazioarteko masterraren xehetasunak eztabaidatu zituzten. Eztabaidan “Teaching and Learnig Factory” kontzeptua atera zuten mahai gainera. Enpresako edo eta Unibertsitateako laborategiak ikasgune birtual bihurtzeko proiektua izango litzateke. Alde batetik, enpresen ezagutza ikasleei hurbiltzeko edo eta unibertsitateko ezagutza enpresetara hurbiltzeko.