Diseimedia sortutako Kaka Dantzaria ipuina aurten ere Durangoko azokan izango da, autoekoizleen plazan hain zuzen, goienkale 72. Aurreko urteko arrakasta eta publikoaren erantzun baikorra ikusita, Irune eta Bego azokara bueltatzea erabaki dute.
Aurten nobedade bezala, Saguganbaran izango dira, larunbata 7, goizeko 11tan Kaka Dantzaria ipuina kontatzen bertara hurbiltzen diren ume guztientzako. Horretaz gain, euskaraz ez ezik, gazteleraz eta ingelesez ere izango da eskuragarri Kaka Dantzaria ipuina aurtengo azokan.
Bego auto ekoizleen stand-ean izango da ostegun arratsaldez, ostiral goizez eta larunbatean eguerdian hurbildu nahi dutenentzako.