Mankomunitateak antolatutako Enplegu Azoka arrakastatsua.

Debagoieneko enpresa txiki eta ertainen arteko topaketa.
19 February, 2020
Garaia Innova. XXI
2 March, 2020

Mankomunitateak antolatutako Enplegu Azoka arrakastatsua.

Debagoieneko Manokomunitateak antolatuta, pasa den otsailaren 13an eta 14an, Garaia Parke Teknologikoan Debagoieneko lehenengo Enplegu Azoka antolatu zen. Bertan, enpresa ezberdinetako ordezkarien eta enplegu eskatzaileen artean, 1.000 pertsona inguru parte hartu dute.

31 enpresa eta eskualdeko hainbat enpresa taldek beren stand propioak izateaz gain beren negozioen beharrak aurkezteko egokitutako gune bat ere izan zute. Guztira 80 lanpostu eskaini dira eta 600 elkarrizketa baino gehiago gauzatu dira behar horiek asetzeko.

Azokaren aurretik, Debagoieneko Mankomunitateak pare bat tailer antolati ditu. Aurrenekoa giza baliabide sail propiorik ez duten enpresa txikientzat; eta bigarrengo bat, lan bila dabiltzan pertsonei zuzendutako pertsonentzat, beraien konpetentziak profesional azaltzen ikas dezaten.

Bai parte hartu duten enpresak bai Debagoieneko Mankomunitatea pozik agertu dira lortutako emaitzekin. Bestalde, Debagoieneko Koldo Azkoitiak azpimarratu nahi izan du horrelako dinamikei eutsi behar diegula denbora zehar mantendu daitezen, eta enpresek zein pertsonek lagun bat dutela mankomunitatean beren nahaiak eta lan beharrak bideratu ahal izateko.