DBEO tailerrak, informazioaren segurtasuna eta zibersegurtasuna

Tailerra: Industria komunikazioak: PLCtik ERPra.
18 August, 2019
Oinarrizko CSSri buruzko tailerra – Lor itzazu oinarri sendoak kasu errealak konponduz.
20 August, 2019
Tailerra: Industria komunikazioak: PLCtik ERPra.
18 August, 2019
Oinarrizko CSSri buruzko tailerra – Lor itzazu oinarri sendoak kasu errealak konponduz.
20 August, 2019

DBEO tailerrak, informazioaren segurtasuna eta zibersegurtasuna

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea We Bring Consultores
  • Data 2019/09/17
  • Ordua 09:00 - 11:30 tara
  • Prezioa 55€
Aurkezpena

Zure datuen segurtasuna, arrisku digitala ez ezik, zure negoziorako aukera ere bada.

Tailer honetan lagundu egin dizugu ulertzen nola lagundu diezazukeen zibersegurtsunak lehiakorragoa izaten, zure gaur egungo egoera eta beharrak ulertuz, eta zure prozesuak samurtzen eta kostuak murrizten lagunduko dizuten erabakiak hartuz.

Hori guztia, informazioaren segurtasunaren eta zibersegurtasunaren sektorean 6 urte baino gehiagoko esperientzian jasotako kasu errealetan oinarrituta.

Izen Ematea

55€/pertsonako. Izen ematea ez da baieztatuko ordainketa balioztatu arte: ES88 0081 7513 7000 0157 9458

*Izen ematearen zenbatekoa itzuliko da jardunaldia baino 48 ordu lehenago arte.

Programa

1. Aurkezpena (1,5 h ggb.): Zer da informazioaren segurtasuna? Zer da DBEO? Nola eragiten dio nire negozioari? Azalpen dinamiko eta interaktiboan, esparru honetako kontzeptuak, aukerak eta mehatxuak errepasatuko ditugu. Eta, gainera, kasu errealak ikusiko ditugu, aldaketa horiek gure enpresei nola eragiten dieten ulertzen laguntzeko.

2. Dinamikak (30´ggb.): Hainbat talde dinamika garatuko ditugu, tailerraren lehen zatian ikasitakoa aplikatzen eta lantzen laguntzeko.

3. Ondorioak eta Galderak eta erantzunak (30´ggb.): Tailerra amaitzeko, lortutako ondorioak partekatuko ditugu, zalantzak argitu eta irtenbideak eskaini.

Nori Zuzendua

5-100 enplegatuko enpresetako zuzendaritza karguak

Hizlariak

CARLOS DAVILA: Carlos ekintzaile bat da, segurtasunaren arloan 9 urte baino gehiagoko esperientzia zabala duena, eta Europa, Afrika mendebaldean, Latinoamerikan eta Asia hego-ekialdean aritu da. Segurtasunaren sektorean aritu aurretik, bezeroei enpresa ingurune konplexuetara egokitzen lagunduz aritu da Saharaz hegoaldean eta Latinoamerikan.  Enpresak ingurumaria horietan kokatzeko egindako garapenen ondorioz, adimen komertzialeko agentziekin lan egin zuen, baita hainbat segurtasun enpresarekin ere. Halaber, IT eta Finantzetako background-arekin, DBEOko profesional egiaztatua ere bada.

RATXE LEJARRETA: Iratxek, lanbidez irakasle, ikertzaile eta informatikaria izanik, ibilbide zabala du IT sektorean. 15 urteko esperientzia dauka arlo horretan, eta hainbat enpresa nazional zein nazioartekotan garatu du bere bidea, eta Tecnalia eta BiscayTIK bezalako erakundeetan lagunduz. Gaur egun, Maristen zibersegurtasun ikastaroko irakasle eta arduradun lanetan dihardu, eta ikertzailea da informazioaren segurtasunari eta prestakuntzari lotutako Europako hainbat proiektutan.