Lana giza baloreekin batu eta ondare bat hornitzen duenean.

Jardunaldia: Pertsonen eta gauzen identitate digitala, eIDASen arabera.
12 March, 2019
Tailerra: Online konpetentzia monitorizatzeko tresnak.
13 March, 2019

Lana giza baloreekin batu eta ondare bat hornitzen duenean.

La vida, el trabajo y el deporte

Gure gizartearen zutabeetako bat giza prestakuntza eta prestakuntza profesionala eskaintzea da, hori baita herritarren garapena lortzeko gakoetako bat, eta baita ahalduntzea lortzeko tresnetako bat ere.

Garapen sozio-ekonomikoarekiko konpromezua hartuta, Garaia Parke Teknologikoan, Baltistan Fundazioaren inguruko hedapen jardunaldi bat egin da, non Alberto Iñurrateguiren eta Esther Canoren, Baltistan Fundazioko fundatzailea eta koordinatzaile nagusia, parte-hartzea izan den.

Albertok, bere bizi esperientziatik, lana eta kirola batzen dituzten loturen inguruko aurkezpena egin du, non nola mendiko esperientzian bizitza osoa eman eta gero Baltistan Fundazioa eratzen duen Pakistanen. Albertoren hitzetan “Alpinismoa ez dut ulertzen igoeren, zenbakien eta letren metaketa gisa, mendiarekin topaketa magikoa helburu duen betiereko bidaia bezala baizik”.

Halaber, Estherrek fundazioaren lan egiteko moduaz gain, hezkuntzari, ingurumenari, emakumeari eta osasunari loturiko proiektuak azaldu dizkigu; baita enpresek eta pertsonek zer egin dezaketen horrelako nazioarteko garapeneko proiektuetan laguntzeko.

Baltistan Fundazioa bezalako erakunde batentzat, garatzen dituzten proiektu eta ekintza bakoitza erronka bat da; horregatik erronka horiek beraiekin batera barneratu nahi dituzten jendea eta erakundeak behar dituztela diote: “Elkarrekin, dihardugun lekuetan askoz eragin positiboagoa sortuko dugu”.

Baltistan Fundazioari buruz

Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du.

Fundazioaren lanean edonon ageri dira mendizaletasunean tradizionalak izan diren baloreak: elkartasuna, lankidetza, natura errespetatzea, irmotasuna, adorea, gogor lan egitea eta baikortasuna.

2001. urtean sortu zenetik, Fundazioak garbi izan du bere helburua laguntza jasotzen duen eskualdeko biztanleei beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak eskaintzea izan dela, gizon eta emakumeentzat berdintasunezkoa izango den garapen ekonomikoko eredu propio eta iraunkorra sustatu eta kudea dezaten han bertan.