DOCs: Digital Twin, industriako arazoetara aurreratu.
3 April, 2019
Euskadiko Parkeen sarearen eta Garaiaren lehen hurbilpena.
4 April, 2019Kurtsoa: Nola antolatu eta indartu talde lana gure enpresetan.
Aurkezpena
Helburuak eta erronkak partekatuz lan egiten duten taldeek, baita sortu berri direnek ere, nola funtzionatzen duten aztertu behar dute, eta taldeko kideek nolako koordinazioa daukaten.
Jardueraren berezko egunerokotasunak, berez, estres egoerak eta uneak eragiten ditu, eta horiek beharrezkoa da horiek argitu eta egokitzea, talde barruko harremanei eta komunikazioari eragiten dietelako. Eta horrek, halaber, zuzenean eragiten du taldearen errendimenduan eta ezarritako helburuak betetzeko garaian.
Gure erakundeko taldeek lan egiteko dute modua da gure enpresaren potentzial eta nortasunaren motor eta isla.
Izen ematea
120€/partaideko (BEZA gabe). Izen ematea ez da baieztatuko ordainketa balioztatu arte: ES31.3035.0071.67.0710046802.
Tlfn.: 656724216 | Posta elektronikoa: asier@asierlopezdegereno.com
Programa
2 orduko 3 saio presentzial. Gutxieneko 5 pertsonarekin eta gehienez 12 rekin.
- 1. Saioa: Talde lan eraginkorraren oinarri praktikoak, Taldearen Konfigurazioa eta Auto-txekeoa.
- 2.saioa: Taldearen esparru funtzionalak, Rolak eta Erabakiak hartzea.
- 3. Saioa: Talde lan eraginkorrerako jarraibideak, Taldeak bat egiteko oinarrizko galderak.
Nori Zuzendua
Enpresa bateko Gerenteeri, zuzendarieri, zuzendaritza taldeeri eta departamentuetako arduraduneri zuzendu
Hizlaria
ASIER LOPEZ DE GEREÑO ZARRAGA
Hezkuntzan, Enpresa kudeaketan eta Kiroleko errendimendu handiaren arloetan ibilbide askotarikoa egin ondoren, nire proiektu profesionala Pertsonen Kudeaketara zuzenduta dago, aholkularitza, antolamenduko interbentzioa, prestakuntza eta gatazken kudeaketa landuz.
Gaur egun aholkularia naiz enpresa, gerentzia eta zuzendari taldeentzat., Coach exekutibo, sistemiko eta taldeetako lanak egiten ditut. Zuzenbide kolaboratibo eta bitartekaritza prozesuak garatzen ditut. Prestakuntza ematen dut, praktikoa eta esperimentala, erakunde eta taldeentzat.
