
Las empresas de los parques científicos y tecnológicos españoles facturaron un 15% más en 2023
3 July, 2024
PTS Granada eta GARAIA Parke Teknologikoaren arteko bigarren enpresa-topaketa
9 July, 2024
GARAIA Parke Teknologikoak BNI Euskadi enpresa-networkingean munduko liderra den erakundearen hamargarren urteurrena hartu du. Ekitaldiak 200 pertsona bildu ditu, BNI Euskadi, BNI Nafarroa eta BNI Errioxa osatzen duten hainbat sektoretako enpresetakoak.
Ekitaldia hasteko, Idurre Albizu GARAIA Parke Teknologikoko Negozio Garapen eta Komunikazio arduradunak ongietorria egin die bertaratutako guztiei, eta eskerrak eman dizkie agintariei eta babesleei ekitaldian parte hartzeagatik. Besteak beste, eskerrak eman dizkie Maider Morras Arrasateko alkateari eta Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako dekanoari.
Ondoren, BNI Euskaditik Jose Antonio Canok, Javier Morlak eta Juan Carlos Hernandezek erakundearen 10 urteko hazkundea errepasatu dute. 2014an, 123 kiderekin hasi zen lanean BNI Euskadi, eta 1.063 erreferentzia eta 475.436 euroko fakturazio-bolumena sortu zuten; gaur egun, BNIk 1.345 kide ditu, 154.644 kontaktu kualifikatu eman ditu eta 203.66.870 euroko fakturazioa.
Egunean zehar, aurkezpenak egin dituzte BNI taldeetako enpresa aktiboenek eta ekitaldiaren enpresa babesleek, hala nola Diseimediak, Dualiak, Tecnifrisak eta Ngloba Strategyk. Gainera, DELCARMEN enpresako Alejandro del Carmen eta MU Enpresagintzako Begoña Gil adituek eta Jon Zabal mentalistaren show-ak ekitaldia aberastu dute.
Hitzorduari amaiera emateko, BNI Euskadi ekimenari lotuta 10 urte bete dituzten enpresak saritu dituzte.
GARAIA Parke Teknologikoak, ekimen honekin eta beste batzuekin, sinergiak eta konexioak sortzen laguntzen jarraitzen du, eta erakundeei enpresa-berrikuntza eta -garapenerako bidean dituzten erronkei aurre egiten laguntzen die.











