Bizikletaren Nazioarteko eguna

¿Cómo liderar organizaciones impulsadas por valores compartidos?
5 May, 2021
Presentación My Business Travel
8 May, 2021

Bizikletaren Nazioarteko eguna

  • Lekua Online
  • Antolatzailea PTGaraia eta MGEP
  • Data 2021/06/03
  • Ordua 10:00 - 11:00

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, GFAk babesturiko ZTIM GizartEratu proiektuaren baitan, datorren ekainaren 3-an Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.

Bizikleta, gizartean ditugun hainbat erronkari aurre egiteko oso presente dugun elementua da. Hiri jasangarrien inguruan, energia sortzaile gisara, naturari lotutako bizi ereduaren baitan, kontutan hartu beharreko elementua dela iruditzen zaigu. Txirrindularitza berak ere, XXI.mendeko gazteek beharko dituzten konpetentziak lantzeko ere kirol apropos bezala irudikatzen dugu: bakarkako zein talde lana, esfortzua, komunikazioa, estrategiak pentsatzea,…eta noski ondo pasatzea ere bai!

Horretarako, hurrengo programa aurkezten diegu Euskadiko DBH eta Batxilergoko ikasleei, interesgarriena iruditzen zaien horretan parte hartzeko:

  1. Ekainaren 3a, 10:00tatik 10:45tara – Zuzeneko konexioa (streaming), txirrindulari profesional izan diren eta gaur egun ere txirrindularitzan dabiltzan 4 kirolariri elkarrizketa. Elkarrizketan edo mahai inguruan parte hartuko duten txirrindulariak Enrique Alonso, Markel Irizar, Xubane Garai eta Patxi Juaristi izango dira. Elkarrizketa amaitu ondoren, galderak egin ditzakezue zuzenean. Mahai inguruan parte hartzeko egin klik hemen: https://forms.gle/UhCBwGrohEiSi3XJA
  2. Ekainaren 3a, 10:45etatik 11:00tara – “Bizikleta Jasangarria” helburu bezala hartuta, proposamen berritzaileen Lehiaketa. Jasotako proposamenak, bi sari izango dituzte: publikoarena eta epaile profesionalarena

Gaineratu, ekintza hau Euskaltel eta Blokal-en babesarekin ere antolatu direla eta lehiaketako sariak, babesle hauek eskainiko dituztela.

Ikastetxeek maiatzaren 15a baino lehen, hurrengo formularioan ekitaldian parte hartzeko asmoa helaraztea beharko dute, modalitateetako zeinetan edo bietan den adieraziz. https://forms.gle/iZBmBqMj4v2FB6XT7