Bizikletaren Nazioarteko eguna

PTGARAIAk erabilgarri dauden aparkaleku kopurua handitu du
1 June, 2022
Mondragon Unibertsitateak eta Osakidetzak hitzarmena sinatu dute PTGaraian prestakuntza praktikoa sustatzeko euskal osasun zerbitzu sarean
2 June, 2022

Bizikletaren Nazioarteko eguna

  • Lekua PTGaraia
  • Antolatzailea PTGaraia & MGEP
  • Data 2022/06/03
  • Ordua 10:00 - 11:00

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, datorren ekainaren 3-an Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, Euskadiko DBHko, Batxilergoko eta zikloetako ikasleei bideratutako ekitaldi batekin.

Bizikleta, gizartean ditugun hainbat erronkari aurre egiteko oso presente dugun elementua da. Hiri jasangarrien inguruan, energia sortzaile gisara, naturari lotutako bizi ereduaren baitan, kontutan hartu beharreko elementua dela iruditzen zaigu. Txirrindularitza berak ere, XXI.mendeko gazteek beharko dituzten konpetentziak lantzeko ere kirol apropos bezala irudikatzen dugu: bakarkako zein talde lana, esfortzua, komunikazioa, estrategiak pentsatzea,…eta noski ondo pasatzea ere bai!

Horretarako, hurrengo programa aurkezten dizuegu:

  • 10:00tatik 10:45tara – Mahai-ingurua bizikleta munduan dabiltzan profesionalekin. Elkarrizketa amaitu ondoren, galderak egin ditzakezue zuzenean.Elkarrizketatu beharreko pertsonei buruzko informazioa bidaliko dizuegu.
    • Beñat Auzmendi, Orbeako berrikuntza ingenieritza arduraduna
    • Ainhize Barreinkua, txirrindulari profesional ohia eta  Basque Centrer for Applied Mathematics -en doktoregaia
    • Jose Luis Fernandez, Calibix-eko presidentea
    • Gurutze Frades, triatleta  profesionala, 5 aldiz espainiako irabazlea eta Ironman de Vichy-ko irabazlea
    • Iñaki Herrero, Spiuk-en Produktu arduraduna 
  • 10:45etatik 11:00tara – Kahoot lehiaketa eta saria.

Izen-ematea maiatzaren 30 arte