Tailerra: Google Analytics-i buruzko tailer praktikoa.
17 August, 2019
Tailerra: Industria komunikazioak: PLCtik ERPra.
18 August, 2019Tailerra: Bideo-edizioa iOS eta Android smartphonekin.
Presentación
Gaur egun smartphonearekin bideoa editatzeko aplikazio ugari dagoen arren, gutxik eskaintzen dizute Kinemasterrek adina aukera. Gainera, aplikazio honek bi abantaila gehigarri ditu bideo-edizioko antzeko aplikazioen aldean: iOS eta Android smartphonetarako dago eskuragarri, eta oso erraz ikasten da erabiltzen.
Kinemasterrek zenbait bideo-mota editatzeko balioko dizu; zure webgunerako edo Youtuberako bideoak, edota beste sare sozial batzuetarakoak: Instagram, Twitter edo Facebook.
Aplikazioa doaneko da, baina, ur-marka bat txertatzen du; halere, merezi du erabiltzen ikasteak, adimena zabalduko baitizu, eta orain arte nola egin ez zenekien bideoak editatzera animatuko baitzara. Bestalde, Kinemasterrekin editatzen ikasten duzunak balioko dizu, gerora, smartphonerako beste bideo-edizioko aplikazio batzuekin editatzen baduzu.
Tailer honetan, hau ikasiko duzu:
- Zure bideoaren formatua aukeratzen: panoramikoa (Web, Youtube), bertikala (Stories) edo karratua (Facebook horma edo Instagram)
- Bideoak editatzen, plano ezberdinak tartekatuz eta plano bat beste plano baten gainean gainjarriz (BRoll)
- Pantaila erdibitzen, bi irudi batera sartzeko
- Errotuluak eta azpitituluak gehitzen
- Offeko ahotsak grabatzen eta audioaren bolumenak doitzen
- Pegatinak (stickerrak) eta animazio sinpleak gehitzen
- Musika gehitzen
- Bideo bat esportatu, bikoiztu eta partekatzen
Ariketa Praktikoak
Tailerrean parte hartzen dutenek zenbait ariketa praktiko egingo dute, ikasitakoa gero beren negozio edota enpresarako bideoak editatzean erabili ahal dezaten.
Nori zuzendua den
Profesional independente edo besteen konturako hauek:
- Sare sozialak edo bezeroen sare sozialak kudeatzen dituztenak.
- Mikro-ETE eta/edo enpresa industrialentzat lan egiten dutela, haientzako bideoak produzitu nahi dituztenak, webgunerako edo beren profil sozialetarako.
- Jarduera komertzialen batean arituta, bideoak produzitu behar dituztenak, barne- zein kanpo-zabalkunderako.
- Weberako eta/edo sare sozialetarako eduki propioak iOS edo Android smartphonearekin editatzen ikasi nahi duten kazetari, diseinatzaile edo beste profesional autonomo edo freelanceak.
Garrantzizkoa
Tailer honetara etortzeko, eskakizun hauek bakarrik bete behar dira:
- zure smartphonea —iOS edo Android— azken belaunaldikoa izatea: ikus iOS gailuak (iOS 10.0 edo berriagoa), ikus Android gailuak (Android 5.1 edo berriagoa)
- Kinemaster aplikazioa instalatuta edukitzea
- smartphonean nahikoa memoria libre edukitzea (bideoak arinago editatu ahal izateko, argazkiak eta bideoak mugikorretik deskargatzea aholkatzen da)
- bateria kargatuta edukitzea
- aurikularrak edukitzea