Bibagu-k bere plataforma merkaturatzen du

IKERLANek egoitza berria ireki du Bilbon
13 February, 2023
Los parques científicos y tecnológicos españoles acuden a Transfiere para visibilizar su trabajo en materia de innovación, digitalización y emprendimiento tecnológico
15 February, 2023

Bibagu-k bere plataforma merkaturatzen du

Bibagu erakundeei beren lan-taldeak edo ekipoak zaintzen laguntzeko iritsi da merkatura, barne-talentua fidelizatzeko eta profil berriak erakartzeko helburuarekin. Plataformak Giza Baliabideen profesionalei zein ekipoen liderrei pertsonen beharrak ezagutzen laguntzen die, eta baita beraien eguneroko esperientzian eragin edo inpaktu positibo bat edukiko duten ekintzak aurrera eramaten.

Proiektua 2021ean sortu zen, Iñigo Matesanz eta David Larrinaga fundatzaileak erakundeek talentua erakartzeko eta fidelizatzeko daukaten beharraz konturatu zirenean. Hays-ek 2022an lan-merkatuaren inguruan egindako Gidaren arabera, PYME-en %83ak profil kualifikatuak erakartzeko zailtasunak edota arazoak dituztela baieztatzen dute. Era berean, Ranstad kontsultariak 2022an ere bere “Employer Brand Research” informean konfirmatu zuenez, 3 pertsona bakoitzetik 1ek hurrengo hilabeteetan erakundez aldatzeko daukan intentzioa daukala baieztatzen du. Horrek guztiak benetako erronka sortzen du profil horiek lortzeko eta fidelizatzeko modu globalean lehiatu behar duten erakundeetan.

Bibaguk teknologia eta giza-kontaktua uztartzen dituen prozesu bat proposatzen du

Bibaguk proposatutako prozesua erraza da. Hasteko, erakundeko pertsonek bizi duten esperientziaren azterketa egiten da, hilabete batez egunero inkestak eginez, eta bertan, lan-kontziliazioa, malgutasuna, garapen profesionala, lidergoa, konpromisoa, lan-giroa, produktibitatea… bezalako alderdiak aztertzen dira, besteak beste. Behin informazio hori bilduta, erakundearen lehentasunezko erronkak identifikatzen dira eta ekintzak inplementatzen lan-taldeetako liderrei laguntzen zaie, sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten adituek egindako jarraibide eta gida errazen bidez. Horrela, pertsonen konpromisoa eta ongizatea handitu egiten da, lan-talde motibatuak eta fidelizatuak lortuz.

David Larrinaga Bibaguko bazkide eta sortzailearen hitzetan, “gure helburua erakundeei beren ekipoen kudeaketari buruzko informazioa ematea da, horrela datuetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izan ditzaten, eta ez intuizioan oinarrituz bakarrik. Behin hobekuntza-arloak identifikatuta ditugula, prozesuan zehar laguntzen diegu, ekintzak nola aplikatu jakin dezaten beti, eta langileak inplikatzen laguntzen diegu, denboran eragin iraunkorra izateko”.

Bibaguren prozesuak helburu hauek ditu:

  • Lan-talde autonomoagoak eta eraginkorragoak sortzea
  • Taldeen motibazioa handitzea talentua erakartzeko eta fidelizatzeko
  • Produktibitatea handitzea emaitza ekonomiko hobeak lortzeko

Abantaila handiak bai enpresarentzat, bai lan-taldeentzat

Bibaguk erakundearen rol ezberdinentzat onura ugari dituen prozesua proposatzen du. Alde batetik, lan-taldeetako buruzagi edo liderrek denbora aurrezten dute beren ekipoen kudeaketan, lortutako informazioari eta gida, bideo eta jarraibideen bidez jasotako laguntzari esker. 

Bestalde, langileek beren lan-baldintzak eta eguneroko esperientzia nola hobetzen diren ikus dezakete.

Azkenik, erakundeak gai dira talentua fidelizatzeko, profil berriak erakarriko dituen ospe hobea sortzeko, eta gainera, emaitza ekonomikoak hobetzeko, talde motibatuago eta produktiboagoen bidez.

Gaur egun jada, 8 erakunde eta 1.000 erabiltzaile baino gehiagok egin dute Bibaguren aldeko apustua.Ikusi, Azti, DanobatGroup, Ideko, Krean Group, Datik eta Oribay Group bezalako enpresak lanean hasi dira dagoeneko beren ekipoen ongizatea hobetzeko, talentua erakarri eta fidelizatu ahal izateko. 

Gainera, proiektu ekintzaile honek 2022an zehar dagoeneko Donostiako Sustapena, BIC Gipuzkoa eta Saiolan erakundeen babesa izan zuen.

“Oso eskertuta gaude erakundeek gure proiektuan jarri duten konfiantzagatik. Lan-taldeetan hobetzen eta balioa ematen jarraitzeko gogo handia daukagu, enpresetan hain klabea den talentu hori erakarri eta fidelizatu ahal izateko”, azaldu du Iñigo Matesanz-ek, Bibaguko bazkide eta sortzaileetako bat.