
Gidatu Adimen Artifizialeko estrategia zure enpresan
17 April, 2026
IKERLANek Euskadiko elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
20 April, 2026
Apirilaren 20an, astelehenean, 08:00etan, BAILARAk antolatutako hitzordu berri bat izango da PTGaraian. Enpresa elkartuek gero eta interes handiagoa erakutsi dutenez, Adimen Artifizialari buruzko jardunaldi bat antolatu da, Wrappers AIk emana.
IAren aplikazio praktikoak zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko da, tresna berriak aurkitzeko eta erronka berri horiei ahalik eta berme handienarekin heltzeko.
Era berean, jardunaldia baliatuko da ATHLON enpresak osasuna, ongizatea eta gaitasun profesionala lantzeko plataforma berritzaile bat aurkezteko, enpresek arlo horretan dituzten arazoei erantzuteko.
Egitaraua
• 08:00 Ongietorria eta bileraren hasiera
• 08:05 ATHLONek garatutako plataformaren aurkezpena
Osasuna, ongizatea eta gaitasun profesionala enpresetan
• 08:30 Enpresari aplikatutako adimen artifiziala. Wrappers AIk emana
• 09:40 Informazio interesgarria Idurre Albizuren (GARAIA) eta Oihana Agirreren (Mankomunitatea) aldetik
• 09:45 Itxiera eta agurra
Helburua
Debagoienako enpresak gaur egun pil-piliean dauden gaietan eguneratuta egotea, eta horiek beren enpresetan aplikatu ahal izatea.
Nori zuzenduta
BAILARAko bazkideei zuzenduta, bazkide ez diren pertsonek ere interesa izanez gero, mbalzategi@bailara.eus helbidera idatzi edo 747 453 348 zenbakira deitu dezakete.




