
AA sortzailea arduraz erabili enpresan
24 December, 2025
Tokenizazioa: Araudia, Erabilera Kasuak eta Etorkizuna
24 December, 2025
Doako eta konpromisorik gabeko saio batera gonbidatzen zaitugu.
Gorputza eta burua zaintzeko pentsatutako praktika da, egunerokoan epe luzera mantendu daitezkeen ohitura osasungarriak garatzen laguntzen duena, bai bizitza pertsonalean, bai profesionalean.
Zertan datza?
Saio bakoitzak ordubeteko iraupena du, eta lau atal nagusi ditu:
🫁 Arnasketa kontzientea
Arnasketa-teknikak estresa murrizteko, arreta hobetzeko eta lasaitasuna zein oreka lortzeko.
🤸 Mugimendu kontzientea
Maila guztietara egokitutako ariketak eta mugimenduak, mugikortasuna, malgutasuna, indarra eta gorputzaren kontzientzia hobetzeko, gorputza, arnasketa eta burua uztartuz.
🧘 Meditazioa
Arreta osoa lantzeko eta egunerokoan lasaitasuna garatzeko praktika errazak.
🌿 Erlaxazioa
Saioari amaiera emateko erlaxazio sakoneko une bat, egindako lana integratzeko eta ongizate-sentsazio atsegin batekin amaitzeko.
Norentzat da?
Ongizate fisikoa eta emozionala zaindu nahi duen edonorentzat. Ez da aurretiko esperientziarik edo sasoi fisiko berezirik behar; probatzeko gogoa besterik ez.
Ohiko jarduera taldea osatzen denean hasiko da. Beraz, zenbat eta lehenago izena eman, orduan eta lehenago hasiko gara.
Etorri probatzera, konpromisorik gabe!




